WEB ORRI HONI BURUZ

ELI proiektu europarraren parte gisa, sistema ezartzeko erabakia hartu duten estatu kideek identifikatzaileari buruzko informazioa partekatu eta hedatu behar dute.

www.elidata.es web orria sortzea Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialak eratutako Europako Legeriaren Identifikatzailearen Lantaldearen ekimena da. Batzordearen helburua ELI Espainian ezartzeari buruzko informazioa ematea da, baita lege-informazioaren sistemen elkarreragingarritasunaren arloko aurrerapenen berri ematea ere.