Espainian ELI ezartzeko zehaztapen teknikoa (estatuko, eskualdeko eta tokiko araudia)

Administrazio Elektronikoaren Sektore Batzordeak 2022/02/24an onartua

1. SARRERA

Askatasun, segurtasun eta justiziaren esparru europarrak, Europako Zuzenbidea ezagutzeaz gain, kideek beste estatu kideen sistema juridikoak ezagutzea eskatzen du. Hori dela eta, 2012. urtean, Europar Batasunak berariazko elkarreragingarritasuna sustatzeko ekimena abian jarri zuen lege-informazioaren esparruan, Kontseiluaren Ondorioak izenburuko dokumentuaren bidez (2012/C 325/02). Horrela, arauak identifikatu eta deskribatzeko estandar bat -Europako Legeriaren Identifikatzailea (European Law Identifier)- ezartzera gonbidatu zituen estatu kideak.

Interneten eskura daitekeen legegintzari buruzko informazio digitalizatua ugaria bada ere, estatuetako ordenamendu juridikoen arteko desberdintasunek, baita estatuen webguneetan legeak biltzeko eta aurkezteko erabiltzen diren sistema teknikoen arteko aldeek ere, oztopatu egiten dituzte estatu eta Europa mailako erakundeetako informazio-sistemen irisgarritasuna eta elkarreragingarritasuna.

Testuinguru horretan, Europako Legeriaren Identifikatzailea (ELI) ezartzearen helburua hauxe da: estatu, Europa eta mundu mailan erabiltzen diren sistemetan bildutako informazio juridikoa eskuratu, trukatu eta elkarrekin lotzeko aukerak hobetzea, legeei buruzko informazioaren benetako sare bat -behin eta berriz erabil daitezkeen datu irekien multzo gisa eskuragarria- abian jartzeko.

Europako Legeriaren Identifikatzailea erabiltzen da, hain zuzen ere, honako hauek egiteko:

  • legedia pertsona zein makinentzat ezagutzen eta ulertzen erraza den identifikatzaile iraunkor eta bakar baten bidez identifikatzeko;
  • legedia automatikoki prozesa daitezkeen metadatuen multzo baten bidez deskribatzeko, gomendatutako ontologiarekin bat.

ELI sistemaren abantailak askotarikoak dira:

  1. sistema juridikoen arteko elkarreragingarritasuna sustatzen du, arlo juridikoari dagokionez, Estatu mailako administrazioen arteko lankidetza erraztuz eta Europar Batasunean askatasun, segurtasun eta justizia esparrua sortzen lagunduz;
  2. gardentasuna eta irekitasuna bultzatzen ditu, sistema erabiltzen duten estatu kideen legezkotasuna eta kontuak ematea sendotuz;
  3. erabiltzaileei aukera ematen die ELI sisteman dauden baliabideen identifikatzaileak (URI) -beti berdinak- beren kabuz sortzeko, bilatzen ari diren legeak azkar eta erraz eskura ditzaten;
  4. herritarrentzat eta Zuzenbideko profesionalentzat lagungarria da sistema juridiko desberdinetako legedia modu efizienteagoan bilatzeko;
  5. legeak argitaratzeko prozesuen eraginkortasuna hobetzen du, kostuak murrizteaz gain, kalitatea eta fidagarritasuna areagotuz;
  6. datu juridikoak era adimentsuan berrerabiltzea ahalbidetzeaz gain, zerbitzu berriak garatzeko aukerak sortzen ditu sektore pribatuarentzat, merkatu digital bakarra ezartzen laguntzeko.

Europako Legeriaren Identifikatzailearen sistema hiru oinarritan egituratzen da:

  1. 1. oinarria: Identifikatzaile bakarrak

    ELIk bidea ematen du Estatuko eta Europako legedia modu unibokoan identifikatu, izendatu eta eskuratzeko, pertsonek zein sistema informatikoek irakur ditzaketen sinboloak erabiliz. Sinbolo horiek, gainera, bateragarriak dira gaur egungo estandar teknologikoekin.

  2. 2. oinarria: Lege-egintza bakoitza ontologia bati jarraikiz deskribatzen duten ezaugarriak

    URI egituratu bat nahikoa da egintzak identifikatzeko, horretarako zehaztutako osagai multzo bat erabiltzen duelako, baina sintaxi partekatu batean ezarritako metadatu gehigarriak esleituz gero, lege-informazioko sistemen arteko elkarreragingarritasuna sustatu eta areagotzeko oinarriak finkatzen dira. Baliabide baten funtsezko ezaugarriak deskribatzen dituzten metadatuak identifikatuz, estatuek beste batzuek prozesatutako informazio egokia beren beharretarako berrerabili ahal izango dute, informazio-sistema berriak sortu beharrik gabe.

    Ontologia batek arlo jakin bateko kontzeptu multzo bat eta horien arteko harremanak adierazten dituen deskribapen formala da. Legediaren ezaugarriak eta kontzeptuen arteko harremanak deskribatzen badira, saihets daiteke terminoen anbiguotasuna, elkarren artean ulertzea lortuz. Espezifikazio formala denez, ontologia bat zuzenean prozesa daiteke sistema informatikoetan.

    Hori dela eta, herrialde bakoitzak bere metadatu eskema erabil dezake, baina Europar Batasunak animatzen du ELI metadatuen estandarrei jarraitzera, dagozkien autoritate taula partekatuak erabiliz; taula horiek handi daitezke, berariazko premiak betetzea ahalbidetzeko. ELI metadatuen eskema metadatu eskema pertsonalizatuekin batera erabiliko dela aurreikusten da.

  3. 3. oinarria: Metadatuak berrerabiltzeko moduko formatuetan sortzea

    ELI estandarrak datuak azkarrago eta kopuru handiagoan trukatzeko aukera ematen du: metadatuak aldizkari eta buletin ofizialen web orrietan edo lege-informazioa kudeatzeko sistemetan txertatzen direnean, informazioa modu automatiko eta efizientean truka daiteke sare semantikoaren arkitektura sortu berriaren abantailei esker; izan ere, azken horrek aukera ematen du ordenagailuek zein pertsonek informazioa zuzenean prozesatzeko.

    Datu-trukaketa eraginkorragoa izan dadin, ELI metadatuen osagaiak W3C erakundearen «RDFa in XHTML: Syntax and Processing»(RDFa) izenburuko gomendioarekin bat sailka daitezke. RDFa formatuaz gain, estatu kideek beste sailkapen-formatu batzuk gehitu ahalko dituzte.

2012az geroztik, ELI sistema Europako hainbat herrialdetan (Danimarka, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Norvegia, Portugal eta Erresuma Batuan), baita Europar Batasuneko Argitalpen Ofizialen Bulegoan ere ezarri da, neurri handiago edo txikiagoan, identifikatzailearen ezaugarri den pixkanakako ikuspegiarekin bat (1. oinarria bakarrik, 1. eta 2. oinarriak edo hiru oinarriak).

Sistemaren arrakasta ikusita, 2017ko azaroaren 6an, Kontseiluak Ondorio berriak atera zituen ELIren inguruan[1], eta berriz gonbidatu zituen estatu kideak, herrialde hautagaiak eta Luganoko hitzarmenari atxikitako beste estatuak, identifikatzaile-sistema borondatez eta pixkanaka-pixkanaka ezartzera.

Igo

2. ELI ESPAINIAN APLIKATZEA

2.1 Abantailak Espainiarentzat

Espainiako ordenamendu juridikoa errealitate konplexua eta plurala da, lurralde maila bat baino gehiagori (alegia, estatu, autonomia eta toki mailei) dagozkien arauek osatua. Hala ere, arau horiek guztiek sistema bat osatzen duten eta elkarri lotuta dauden arren, barne mailan ere aldeak azaltzen dira legeak dagozkien web orrietan txertatzeko eta erakusteko erabiltzen diren sistema teknikoen artean; horrek, halaber, legeak eskuratzeko orduan, zailtasunak sortzen dizkie Zuzenbideko profesional, enpresa eta, oro har, herritarrei, eta izugarri zailtzen ditu informazio-sistemen arteko elkarreraginak.

Izan ere, pertsona batek -arlo jakin bati dagokionez- Espainian indarrean dagoen araudia ezagutu nahi duenean, ez da nahikoa Estatuko edo autonomia-erkidegoko araudia begiratzea, baizik eta biak, eta askotan, baita Europako edo tokian tokiko arauak ere irakurri behar izaten ditu. Hala ere, lurralde maila desberdinei dagokien lege-informazioaren bilaketa neketsua eta zaila izaten da, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako datu-baseak -informazio juridiko garrantzitsuena biltzen dutenak- erlazionatuta ez daudelako. Ondorioz, interesa duenak hainbat datu-base kontsultatu behar izaten ditu edo, okerrenean, autonomia-erkidego bat baino gehiagoko legediak ezagutu nahi izanez gero, horietan guztietan egin behar izaten du kontsulta.

Hori dela eta, Espainian bereziki komenigarria da ELI ezartzea, Europa mailan dakartzan onurez gain, herrialde mailan informazio juridikoa eskuratzea eta administrazio desberdinen lege-informazioa kudeatzeko sistemen arteko elkarreragingarritasuna nabarmen hobetuko lituzkeelako.

2.2 Ezartzea baldintzatzen duten alderdi juridiko eta teknikoak

ELI estandarra malgua da eta eskualdeko, estatuko eta Europako lege-sistema desberdinen konplexutasunera, berariazkotasunera eta lege-baliabideetan egiten diren aldaketetara egokitzeko diseinatu da.

Espainiaren kasuan, estandarra ezartzeko orduan, kontuan hartu behar da Espainiako ordenamenduak ezaugarri duen pluraltasuna eta aniztasuna, askoz handiagoa baita identifikatzailea erabiltzen hasi diren herrialde europarretako ordenamenduekin konparatuta:

a) Igortzaileen eta aldizkari ofizialen aniztasuna

Araugintza-ahalmena duen lurralde maila bakoitzak bere hedabidea du argitalpen ofizialak zabaltzeko:

  • «Estatuko Aldizkari Ofizialak»(BOE) nazioarteko eta estatuko arauak argitaratzen ditu, baita autonomia-erkidegoko araudia ere (maila gorenekoa), autonomia-erkidegoetako estatutuetan xedatutakoarekin bat.
  • Hamazazpi autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialek araudi autonomikoa argitaratzen dute; horiei Ceuta eta Melilla hiri autonomo bietako buletinak gehitu behar zaie.
  • Tokian tokiko araudia, berriz, probintzia bakarreko autonomia-erkidegoei dagozkien zazpi aldizkari ofizialetako batean argitaratzen da, edo dagokion probintziako aldizkari ofizialean (gaur egun 43 dira).

Aldizkari ofizial guztiak edizio elektroniko sinatuan argitaratzen dira haien egiazkotasuna eta osotasuna bermatzeko, eta edukiak hainbat formatutan eskaintzen dira (batez ere, pdf eta html, eta batzuetan, xml eta e-pub formatuetan ere). Aldizkari askok xedapen bakoitza dokumentu elektroniko batean argitaratzen dute; beste batzuek zenbaki osoa jasotzen duen pdf bat -egunekoa- eskaintzen dute, kaleratutako xedapen eta egintza guztiekin.

b) Hizkuntza aniztasuna

Hizkuntzei dagokienez, buletin bakoitza dagozkion hizkuntza ofizialetan argitaratzen da: gaztelaniaz bakarrik, edo bestela, hizkuntza propioa duten administrazio publikoen kasuetan, bi hizkuntzatan[2].

«Estatuko Aldizkari Ofizialari»dagokionez, gaztelaniaz argitaratzen da; hala ere, 489/1997 Errege Dekretuarekin bat, aldizkariak hizkuntza koofizialetan dauden lau eranskin ditu, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Kataluniarekin, Galiziarekin eta Valentziarekin sinatutako hitzarmenei jarraikiz[3].

c) Argitalpenen aniztasuna

Arau batzuk bi aldizkari ofizialetan argitaratzen dira:

  • Lege autonomikoak BOEn argitaratzen dira, dagokion autonomia-erkidegoko aldizkarian agertu ondoren[4]. Batzuetan, autonomia-estatutuek argitalpen bikoitza aurreikusten dute lege-mailako gainerako arauentzat edo arau mota batzuentzat. Hala ere, autonomia-erkidegoko araudia dagokion aldizkari ofizial autonomikoan argitaratzen da beti, eta ez BOEn.
  • Batzuetan, Estatuko araudi zehatza buletin autonomikoetan argitaratzen da (adibidez, eskualdatzeari buruzko errege-dekretuak[5]).
d) Lege-informazioaren sistemen pluraltasuna

ELI estatu kideetako datu-base ofizialetan dauden lege-baliabideei aplikatzen zaie.

Administrazio guztiek -Estatukoak, autonomia-erkidegoetakoek eta tokikoek- hedabide propioak dituzte euren aldizkari ofizialetan argitaratutako informazioa zabaltzeko. Gehienetan, datu-baseen sistema horiek dagokien aldizkari ofizialaren egoitza elektronikoan eskuragai egoten dira eta argitaratutako arauak irakurtzeko aukera ematen dute, batzuetan kontuan hartzen duten denbora-esparrua osoa ez bada ere. Informazioa pdf eta html formatuetan ematen da batez ere, eta gutxiagotan, xml formatuan.

Nahiko ohikoa da datu-base ofizialek beste lurralde maila batzuei dagozkien arauak jasotzea, erakunde kudeatzaileari dagokion aldizkarian argitaratu ez badira ere (adibidez, datu-base autonomikoek Estatuko lege batzuk irakurtzeko aukera ematen dute).

Arreta berezia eskaini behar zaie batez ere Estatuak eta autonomia-erkidegoek eskaintzen dituzten zuzenbide bateratuko datu-baseei[6], alde handiak baitaude kudeaketari dagokionez:

  • Zerbitzuaren titulartasunari dagokionez, legeria bateratua biltzen duten datu-base batzuk aldizkari ofizialaren (BOE, Madrilgo Komunitateko Aldizkari Ofiziala, DOGV) egoitza elektronikoan bertan eskura daitezke; beste batzuk, aldiz, aldizkari ofizialenak ez diren web orrietan daude: kasu batzuetan, erakunde berak kudeatzen du datu-basea (adibidez, Kataluniako EADOP), beste erakunde edo kontseilaritza batek (adibidez, Kanarietan, Balearretan edo Galizian), edo erakunde pribatu batek, zerbitzua emateko hitzarmena sinatu duenak (kasu horretan ere ez da beti berdin: erkidegoaren arabera, web orria marka komertzialekoa edo autonomia-erkidegoarena izan daiteke).
  • Bilatzaileei dagokienez, logikoki, aldizkari ofizialaren web orria eta legeria bateratuarena desberdinak direnean, bakoitzak bere bilatzailea erabiltzen du: hala ere, batzuetan, informazio osoa aldizkari ofizialaren egoitza elektronikoan bilduta dagoenean ere, badira datu-base independenteak.
  • Testuak bateratzeko jarduerari berari dagokionez, administrazio batzuek bere kabuz egiten dute; beste batzuek, aldiz, enpresa bat kontratatzen dute, eta horrek, kasuaren arabera, testuak bakarrik edo testuak eta bilatzailea eskaintzen ditu.

Probintzia-diputazioen menpeko probintziako aldizkari ofizialei loturiko datu-baseen egoera oso desberdina da; batzuetan, toki-korporazioak -baliabideen arabera- arduratzen dira beren araudia online hedatzeaz, eta gutxi batzuek bertsio bateratuak eskaintzen dituzte.

e) Metadatuen aniztasuna

Lege-baliabideak online eskaintzen dituzten eragile ofizialen egoera teknologikoa ere desberdina da. Ondorioz, web orrietan erabiltzen diren metadatuen panorama ez da berdina. Izan ere, administrazio batzuek ez dute metadaturik erabiltzen, eta beste batzuek erabiltzen dituzten metadatuak ez dira era berekoak: ez datoz bat, ez dute izen bera edo beste era batera definitu dira.

Igo

3. ELI ESTANDARRA EZARTZEKO ZEHAZTAPEN TEKNIKOAREN HELBURUA ETA IRISMENA

ELI sistemak estandar malgua jartzen du eskura arauak eskuratu eta identifikatzeko. Estandarra eskualdeko, estatuko eta Europako lege-sistemen berezitasunak kontuan hartuta egokitu behar da.

Espainiako ordenamenduaren pluraltasuna kontuan hartuta, ezinbestekoa da identifikatzailearen sistema ezartzeko orduan administrazio guztiak koordinaturik aritzea, Europar Batasunaren gomendioak aintzat hartzen dituen Elkarroperagarritasunaren Eskema Nazionalak ezarritako filosofiarekin bat.

Hori dela eta, eragindako administrazio publikoek zehaztapen tekniko hau prestatzeko prozesuan parte hartu dute, Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialaren esparruan.

ELIk ezaugarri duen pixkanakako ikuspegia -Europako gainerako herrialdeek jarraitu dutena- aintzat hartuta, sistema Espainian ezartzeko prozesua hainbat fasetan egingo dela erabaki da:

Lehenengo fasean, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudirako zehaztapen teknikoa gauzatu zen, 2018ko martxoaren 13ko Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialaren akordioaren bidez.

Tokian tokiko araudiaren konplexutasuna eta probintziako eta toki-korporazioen aldizkari ofizialen egoera teknologikoaren aldagarritasuna direla eta, tokian tokiko araudiari dagokionez, identifikatzailearen ezarpena geroratzea komeni da.

Hori dela eta, zehaztapen teknikoaren bertsio berri bat egin da, eta ELI araudi osoari -Estatukoari, autonomikoari edo tokikoari- aplikatzeko zereginari heltzen zaio bertan; horretarako, berariazko gehigarri bat sartu da 2018an Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialak onartutako testuan, toki-esparruko berezko berezitasun juridiko eta teknikoetara egokitutako gehigarri bat, hain zuzen.

Zehaztapen horren helburua ELI Espainian ezartzeak eskatzen dituen gidalerro komunak zehaztea da, lege-baliabideak identifikatu eta deskribatzeko orduan, administrazioak koordinaturik eta koherentziaz aritu daitezen.

ELI lehendik dauden sistemak oinarri hartuta erabiltzeko diseinatu denez, administrazio bakoitzak jarrai dezake bere aldizkari ofizialak eta legediaren datu-baseak izaten, egokitzat jotzen duen moduan, eta, horiek kudeatzeko, bere beharren, izapideen eta arauen araberako barne prozesuak erabil ditzake. Zehaztapenak gutxieneko elementuak bakarrik jasotzen ditu, Espainiako administrazioek Internet bidez hedatzen duten lege-informazioaren elkarroperagarritasuna bermatzeko behar direnak.

Zehaztapen hau araudi nazional osoari aplikatzekoa zaio eta honako hau zehazten du:

  • ELIren URI txantiloia eta haren osagaiak (1. oinarria).
  • gutxieneko metadatu komunen multzoa (2. oinarria).

Nolanahi ere, zehaztapenaren gidalerroak denboran zehar garatu eta hobetu ahal izateko moduan diseinatu dira, gutxieneko metadatu komunak zabalduz eta ELI ontologiaren bilakaerara egokituz, hiru oinarrien ezarpena osatu arte.

EBko Kontseiluaren 2017ko azaroaren 6ko ondorioen arabera, identifikatzailea aplikatzen duten administrazio guztiek -Estatukoak, eskualdekoek edo tokikoek- edo hura onestea aurreikusita dutenek web-orri bat izan behar dute, herritarrei proiektuaren berri emateko.

Aurreikuspen hori betez, 2018ko uztailaz geroztik, Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialaren ELI lantaldeak webgune komuna mantentzen du: https://www.elidata.es/. Orrialde horretatik, identifikatzailea aplikatzeko baliabide teknikoak ere eskaintzen dira, bai eta administrazioek egindako ezarpenari buruzko informazioa ere, ELIri buruzko dagozkien webguneetarako esteken bidez. Informazio hori guztia eskura izateak eta partekatzeak erraztu egiten du Estatuaren mailako koordinazioa eta beste erakunde batzuek garatu dituzten ezarpen-esperientzien berri izatea.

Igo

4. ELI ESTANDARRA EZARTZEKO ZEHAZTAPEN TEKNIKOAREN APLIKAZIO-EREMUA

4.1 Arau-esparrua

Kontseiluaren Ondorioen bidez, gonbidapena luzatzen zaie estatu kideei ELI estandarra estatuko legedi-unitateetan aplika dezaten, baina beren esku uzten da identifikatzailea zein arauri aplikatu erabakitzea, pixkanaka egin dezaten[7].

«Estatuko legedi-unitateak»terminoaren literaltasuna aplikatuta, honako baliabide juridiko hauek ez dira kontuan hartuko:

  • Estatu gaindiko araudia, hau da, Europako araudia. Arau horiek EBAOn bakarrik argitaratzen dira. Azpimarratu behar da Europar Batasuneko Argitalpenen Bulegoak dagoeneko ezarri duela ELI estandarra Europar Batasuneko araudiari dagokionez[8].
  • Auzitegiek emandako epaiak -konstituzio mailako jurisdikzioko zein jurisdikzio arruntekoak- arautzat jotzen ez direlako. Jurisprudentziari ez zaio aplikatzen ELI estandarra, baizik eta berariazko identifikatzaile bat, ECLI (European Case Law Identifier)[9].

Estatuak eta autonomia-erkidegoek ELI aplikatuko diete legegintzaren barnean dagozkien datu-baseen parte diren xedapen eta ebazpenei[10]. Nazioarteko akordioei ere aplikatzen zaie ELI; izan ere, behin BOEn argitaratuta daudela[11]; izan ere, behin BOEn argitaratuta daudela, barne ordenamenduan sartzen dira, Konstituzioaren 96. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, eta horrenbestez, «estatuko legedi-unitate» bihurtzen dira.

Tokian tokiko arauen kasuan, zehaztapenaren 11.3.a) apartatuan zehaztutako moduan aplikatuko dira.

ARAU-ESPARRUA
  • Estatuko araudia.
  • Autonomia-erkidegoen eta-hirien araudia.
  • Tokian tokiko araudia.
  • Nazioarteko araudia.

4.2 Denbora-eremua

ELI estandarra zenbat eta arau gehiagotan aplikatu, orduan eta ugariagoak dira ELItik datozen onurak, baina ahaleginak herritarrek gehien eskatzen dituzten legeetara bideratu behar dira.

Indarrean dagoen lege gehienak Konstituzioa onetsi eta gero eman direla eta lehenengo autonomia-estatutuak 1979an onetsi zirela kontuan hartuta, ELI 1978-12-29tik aurrera argitaratutako Estatuko legedi-unitateei aplikatuko zaie gutxienez.

Era berean, garrantzi handieneko testu batzuek 1978 baino lehenagokoak izan arren gaur egun indarrean jarraitzen dutenez, Estatu mailan ELI estandarra 1978-12-29 baino lehen argitaratutako araudi guztiei aplikatuko zaie, baldin eta bertso bateratua badute.

Gutxieneko denbora-esparrua denez, bai Estatuak, bai autonomia-erkidegoek luza dezakete, beren ahalmen eta premien arabera.

Toki-erakundeek, 11.3.b) apartatuaren arabera, ELI aplikatzeko arauen denbora-eremua zehaztu dezakete, dituzten aukeren arabera betiere.

ELI ESTANDARRA APLIKATZEKO GUTXIENEKO DENBORA-ESPARRUA
  • Estatuko araudia: 1978-12-29tik aurrera argitaratutakoa, baita lehenagokoa ere, bertsio bateratua baldin badu.
  • Autonomia-erkidegoko araudia: 1978-12-29tik aurrera argitaratutakoa.
  • Tokian tokiko araudia: erakundearen irizpidearen arabera.

Igo

5. EREDU KONTZEPTUALA

5.1 ELI ontologiaren kontzeptuak[12]

ELI ontologia lege-baliabideak deskribatzeko eredua ezartzen du, baliabideen arteko loturak azaleratzea, argitaratzea eta berrerabiltzea errazteko.

ELI ontologia Erregistro bibliografikoen baldintza funtzionalak» FRBRoo izenburuko dokumentuan ezarritako datu ereduan oinarritzen da, eta arlo horretan indarrean dauden normalizaziorako beste ekimen batzuetara egokitzen da. FRBRoo baldintzek honako kontzeptu hauek bereizten dituzte: obra»(sormen intelektuala edo artistikoa), adierazpena»(obra baten betearazpen intelektuala edo artistikoa) eta agerpena»(adierazpen baten gorpuzte fisikoa).

ELI estandarraren kasuan, hain zuzen, honako kontzeptu hauek identifika daitezke:

(Edukia ez dago euskaraz)

  • Lege-baliabidea (eli:LegalResource): araudi-baliabidearen kontzeptua (araudi oso bat izan daiteke, baita horren zati bat ere, adibidez, artikulu bat)[13]. Lege-baliabideak ELI ereduan ezarritako ezaugarrien bidez deskriba daitezke eta elkarren artean lotu.
  • Lege-adierazpena (eli:LegalExpression): lege-baliabide baten adierazpen zehatza da; gehienetan, karaktere alfanumerikoen segida baten itxura du. Lege-baliabide baten adierazpentzat jo daitezke, adibidez, beste hizkuntza batean dauden bertsioak edo baliabide baten beste bertsioak. Lege-adierazpenek eta adierazten duten lege-baliabideak elkarrekin lotuta egon behar dute beti (horretarako, ontologian badago nahitaezko ezaugarri bat, eli:realizes).
  • Formatua: (eli:format): legezko adierazpen baten gorpuzte materiala da, paperean edo formatu elektronikoan. Formatuek gauzatzen duten lege-adierazpenari lotuta egon behar dute, eli:embodies ezaugarriaren bidez.

Jarraian agertzen den irudiak hiru kontzeptuak jasotzen ditu, baliabide zehatz bati aplikatuta; hain zuzen, Kontseiluaren Ondorioei (ELI ezartzeko gonbidapenari) aplikatu zaie ELI estandarra.

(Edukia ez dago euskaraz)

FRBRoo egiturari jarraikiz, informazioa hainbat kontzeptu mailatan egituratzeari esker, honako helburu hauek lortzen dira:

  • maila batetik besterako loturak sortzea (jatorrizko argitalpena, testu bateratua, itzulpena…)
  • kontzeptu maila bakoitzean dagoeneko kodifikatu den informazioa berrerabiltzea, hurrengo mailetan errepikatu beharrik gabe.

5.2 Zer jotzen da lege-baliabidetzat

ELI ontologia ikuspuntu desberdinetara egokitzen da, lege-baliabidetzat jo behar den horri dagokionez[14].

Aldakortasun hori bereziki erabilgarria da Espainiakoa bezalako lege-testuinguruan, non lurralde maila desberdinak bereizten diren eta horietako bakoitzak bere aldizkari ofiziala duen; kasu honetan, gainera, arau batzuk bi aldizkari ofizialetan argitaratzen dira eta testua hizkuntza bat baino gehiagotan egon daiteke.

Hori dela eta, ELI Espainian ezartzeko prozesuan, arau bakoitzeko, lege-baliabideen bi maila hartuko dira aintzat:

  • Lehenengo maila, araua modu abstraktuan kontuan hartzen duena: adibidez, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea.
  • Lege-baliabideen bigarren maila, lehenengotik datorrena, arau batek izan ditzakeen bertsio desberdinei dagokiena, izan jatorrizko bertsioak edo izan testu bateratuak.

Ondorioz, arau bakoitzeko, gutxienez bi lege-baliabide ezarri behar dira beti (eli:LegalResource):

  • lege-baliabide abstraktua.
  • hasierako lege-baliabidea, hau da, hasieran argitaratutako eduki zehatza.

Horrez gain, arauaren testu eguneratua ematen duten administrazioek lege-baliabide bateratu bat eratu beharko dute. Testuaren eguneraketa berrienaz gain arauak izan dituen idazketak ere eskaintzen baditu, tarteko idazketa horietako bakoitza aparteko lege-baliabide gisa eratu beharko da.

Era berean, arauen bertsio zuzendua»[15] daukaten administrazioek , bertsio bateratuak gorabehera, zuzendutako bertsio hori beste lege-baliabide bat balitz bezala hartu beharko dute.

Arau bakar batetik eratorritako lege-baliabide guztiak ELI ontologiako bi ezaugarri bereziren bidez erlazionatzen dira:

  • eli:is_member_of[16]
  • eli:has_member[17]

Era berean, hasierako lege-baliabidea eta baliabide bateratuak lotzeko honako ezaugarri horiek erabiltzen dira: eli:consolidates (lege-baliabide bateratu bat bera bateratzen duen hasierako baliabidearekin lotzeko) eta eli:consolidated_by (hasierako lege-baliabide bat segidako bertsioei dagokien lege-baliabide bateratuarekin lotzeko).

Lege-baliabideetako bakoitzak dagokion adierazpena edo dagozkion adierazpenak izango ditu, bai hizkuntza batean argitaratu denean, bai hainbat hizkuntzatan argitaratu denean.[18]

Lege-baliabidea eta dagozkion adierazpenak lotzeko, ontologiako ezaugarri hauek erabiltzen dira: eli:realizes, eta horren alderantzizkoa: eli:is_realized_by.

Azkenik, adierazpena eta hori eskaintzeko formatuak eli:embodies eta eli:is_embodied_by ezaugarrien bidez lortzen dira.

(Edukia ez dago euskaraz)

ERAKUNDEAK ETA HARREMANAK
  • Arau bakoitza, gai abstraktu moduan hartuta, lege-baliabide bat da (lege-baliabide abstraktua).
  • Aldizkari ofizialean argitaratutako hasierako araua eta baliabide bateratua bi lege-baliabide desberdin dira, eta biak lege-baliabide abstraktuarekin erlazionatzen dira eli:is_member_of eta eli:has_member ezaugarrien bidez.
  • Hasierako lege-baliabidea eta lege-baliabide bateratuak eli:consolidates eta eli:consolidated_by ezaugarrien bidez lotzen dira.
  • Lege-baliabide bakoitza dagokion adierazpenarekin edo dagozkion adierazpenekin eli:realizes eta eli:is_realized_by ezaugarrien bidez lotzen dira.
  • Adierazpen bakoitza formatu desberdinekin lotzeko eli:embodies eta eli:is_ embodied_by ezaugarriak erabil daitezke.

Legezko baliabideen eta horien arteko harremanen egituraketa xehetasunez kontsulta daiteke dokumentazio teknikoaren URIen adibideetan.

Estatuak eta autonomia-erkidegoek lege-baliabide abstraktu bat eratu behar dute beti.

Toki-erakundeek eredu kontzeptual sinpleagoa ezarri ahalko dute, baldin eta arauaren bertsio bakar bat eskaintzen badute (alde batera utzita bertsio hori hasierakoa edo bateratua ote den), 11.4 apartatuan zehaztuta dagoenari jarraikiz.

5.3 Argitalpen bikoitzaren kasuak

2.2 puntuan aipatu denez, Autonomia Erkidegoko eta Estatuko zenbait arau bi aldizkari ofizialetan argitaratzen dira.

Kasu horietan, arau bera izan arren, argitalpenetako bakoitza lege-baliabide abstraktu independentetzat hartu behar da, hau da, lehenengo argitalpenarentzat lege-baliabide abstraktu bat sortuko da, eta beste bat bigarren argitalpenarentzat.

Horrela, maizago egiten diren birrargitalpenen kasuan, adibidez, lege autonomikoen kasuan[19], autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratu eta gero, lege-baliabide abstraktu bat sortuko da, aldizkari horretako argitalpenari dagozkion metadatuekin, eta horri dagokion hasierako lege-baliabidea lotuko zaio, baita, hala badagokio, ondorengo baliabide bateratuak ere. Geroago, lege autonomikoa BOEn argitaratuta, Estatuak argitalpen horri dagokion lege-baliabide abstraktua sortuko du, baita horri loturiko baliabideak ere (hala badagokio, hasierakoa eta bateratua).

Sortzen diren bi lege-baliabide abstraktuak, baita dagozkien hasierako lege-baliabideak ere, honako ezaugarri hauen bidez erlazionatuko dira: eli:is_another_publication_of eta eli:has_another_publication.

Argitalpen bikoitzaren tratamenduaren adibide bat dokumentazio teknikoaren URI adibideen artean dago.

BI ALDIZKARI OFIZIALETAN ARGITARATUTAKO ARAUAK
  • Bi aldizkaritan argitaratutako arauaren kasuan, bi lege-baliabide abstraktu sortzen dira, bat argitalpen bakoitzeko.
  • Lege-baliabide abstraktu bien arteko lotura eta dagozkien hasierako lege-baliabideen arteko lotura eli:is_another publication_of eta eli:has_another_publication ezaugarrien bidez ezartzen da.

5.4 Interneteko domeinua

Azaldutako eredu kontzeptualari jarraikiz, ez da nahitaezkoa ELI domeinu bakar bat izatea; izan ere, Estatuak eta autonomia-erkidego bakoitzak eta toki-erakunde bakoitzak beren «ELI domeinu» propioak sor ditzakete.

«ELI informazio» delakoaren berrerabilera errazteko, ELI URIa honela eratzea gomendatzen da:

  • HTTPS baliabiderako sarbiderako protokoloa, bi puntuz jarraituta.
  • Domeinua, aurretik bi slash (//) daramatzala.
  • Ibilbidea sekuentzia bat da; /eli izan behar da hasiera, eta horren ondoren, URI txantiloiko gainerako osagaiak daude, zehaztapenaren hurrengo apartatuan deskribatzen direnak.

Adibidez:

  • https://www.eur-lex.europa.eu/eli/
  • https://www.lovdata.no/eli/
  • https://www.boe.es/eli/
  • https://www.borm.es/eli/
ELI DOMEINUA

Estatuak , autonomia-erkidego eta tokiko administrazioek bakoitzak bere «ELI domeinu» propioak sor ditzakete.

Igo

6. ARAUAK ELI SISTEMAREN ARABERA IDENTIFIKATZEA

ELI estandarrak HTTP URI»erabiltzen du Europan modu ofizialean argitaratzen den eta online dagoen lege-informazio guztia berariaz identifikatzeko.

Era bereko identifikatzaileen deskribapen formala mekanikoki irakur daitezkeen URI txantiloietan gordetzen da (IETF RFC 6570); txantiloi horiek eduki semantikoko osagaiak erabiltzen dituzte, legearen zein azken erabiltzailearen ikuspuntutik uler daitezkeenak.

Herrialde bakoitzak bere URI txantiloiak diseinatuko ditu, bertan jasotako identifikatzaileak deskribatzen dituztenak, ELI sistemak zehaztutako osagaiak ahal den guztietan erabiliz, eta bakoitzak bere hizkuntzaren berezitasunak kontuan hartuta. Aipatu osagaiak honako hauek dira[20]:

URIren osagaiak
  Name eli Comments
Jurisdiction Jurisdiction Use of DCTERMS. ISO3166: 2 alpha country codes, e.g. ‘LU’
For international organizations, the registered domain name can be used: e.g. ‘EU’ or ‘WTO’
Agent Administrative hierarchical structure, e.g. federal States, constitutional court, parliament, etc.
Subagent Administrative hierarchical substructure, e.g. the responsible ministry
Reference Year YYYY
Various interpretations allowed depending on countries’ requirements, e.g. date of signature or date of publication, etc.
Month MM
Day DD
Type Nature of the act (law, decree, draft bill, etc.)
Various interpretations depending on countries’ requirements
Subtype Subcategory of an act depending on countries’ requirements (e.g. corrigendum)
Domain Can be used if acts are classified by themes, e.g. codes
Natural identifier Reference or number to distinguish an act of same nature signed or published on the same day
Subdivision Level 1 Reference to a subdivision of an act, e.g. Article 15
Level 2 Reference to a smaller subdivision than level 1, e.g. Article 15.2
Level 3 Reference to a smaller subdivision than level 2
Level n Reference to a smaller subdivision
Point in time Point in time YYYYMMDD - Version of the act as valid at a given date
Version Version To distinguish between original act or consolidated version
Language Language Language codes (International Organization for Standardization (ISO 639).
Format A file format, like
«pdf» or «html»
Note that the Council conclusions inviting the introduction of the European Legislation does not list this component explicitly, but it is always part of the URIs to identify the eli: format level.

Osagaiak hautazkoak dira, estatuko baldintzak irizpide hartuta hauta daitezke eta ez dago aurretik zehaztutako hurrenkerari jarraitu beharrik.

Informazio-trukaketa ahalbidetzeko, hautatutako URI txantiloia URI txantiloiko mekanismoa erabiliz deskribatu beharko da, adibide honetan bezalaxe:

URI-REN OSAGAIAK

/eli/{jurisdiction}/{agent}/{sub-agent}/{year}/{month}/{day}/{type}/{natural identifier}/{level 1…}/{point in time}/{version}/{language}/{format}

ELI ontologiarekin bat, identifikatzaile bakoitza gutxienez hiru mailatan banatu beharko da:

  • Lege-baliabidearen identifikatzailea.
  • Identifikatzaile bat edo gehiago, baliabidearen lege-adierazpena(k) deskribatzeko.
  • Identifikatzaile bat edo gehiago, adierazpen bakoitzaren formatua(k) deskribatzeko.

Igo

7. ESTATUKO ETA AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ARAUEI APLIKATZEKO URI TXANTILOIA

[21]

Herrialdeak libre dira URI txantiloiaren osagaiak hautatu eta antolatzeko, haien beharretara ahalik eta hoberen egokitu nahi izanez gero; hala ere, gomendio batzuk kontuan hartu behar dituzte:

  • Identifikatzaileak sortzerakoan, erabiltzaileek legeak nola aipatzen dituzten aintzat hartu beharko da, identifikatzailea modu horren ahalik eta antzekoena izan dadin; horretarako, lege-baliabideak aipatzeko erabili ohi diren txantiloiko osagaiak hautatuko dira. URIak ez bakarrik ordenagailuentzat, baizik eta pertsonentzat ere ulergarriak badira, eta erabiltzaileak URI batean klik egin aurretik zer aurkituko duen aurreikusi ahal badu, erraztu egiten da baliabidea eskuratzea.
  • URI bakoitzak lege-baliabide bakarra identifikatzen duela ziurtatu behar da. Hori dela eta, ez da komeni lege-baliabideen identifikazioaren unibokotasuna mantentzeko lagungarriak ez diren elementuak gehitzea; horrez gain, aztertu behar dira honako kasu hauek: legeak zenbakirik ez duenean; edo zenbaki bat lege-baliabide bati baino gehiagori esleituta dagoenean.
  • URI iraunkorrak diseinatu behar dira, hau da, ez da komeni txantiloian denborarekin alda daitezkeen elementuak sartzea. URI bat ezarri eta gero, ez da ezabatu behar; hori egin beharrean, birbideratze mekanismo bat ezarri behar da.

Gomendio horiek eta Espainiako legegintza-sistemaren inguruko gogoeta juridiko eta teknikoak kontuan hartuta, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauen kasuan, URI egitura honako hau izango da:

ESTATUKO ETA AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ARAUEI APLIKATZEKO URI-a

/eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{version}/{version_date}/{language}/{format}

URIren osagaiak
Arloa (ELI) Azalpena Formatua Balioak Oharrak
Jurisdiction Jurisdikzioa Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 3166 alfa 2:
  • ISO 3166-1 Estatuarentzat
  • ISO 3166-2 autonomia-erkidegoentzat
Type Arauaren maila Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (1-4 letra) Hiztegi kontrolatuaren taula Motak luzera aldakorreko siglen bidez identifikatuko dira.
Year Xedapen-urtea

Zenbakizko balioak

UUUU formatua

2001, 2002… Sinatze-data (uuuu-hh-ee)
Month Xedapen-hilabetea

Zenbakizko balioak

HH formatua

01, 02…
Day Xedapen-data

Zenbakizko balioak

EE formatua

01, 02…
Number (natural identifier) Zenbakia Zenbakizko balioak, batzuetan, alfanumerikoak   Oro har, zenbakia eta zenbaki ofiziala bat datoz
Version Bertsioa Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (3 letra) Hiztegi kontrolatuaren taula Identifikatu egiten du ea legezko baliabidea hasierakoa, kontsolidatua edo zuzendua den.
Version_date (point in time) Testu bateratuari dagokion eguneratze-data adierazten du Zenbakizko balioak. Formatua: UUUUHHEE   Baliabide kontsolidatuetarako
Language Xedapenaren hizkuntza Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 639-3 (3 letrako kodea), valentzieraz dauden testuetarako eta testu elebidunetarako egokitzapenarekin
Format Argitalpenaren formatua Balioen zerrenda mugatua html, pdf, epub, xml Formatuen balioak IANAk ezarritako tipologietara egokitu behar dira

7.1 Jurisdikzioa (eli:jurisdiction)

ELI estandarra orain arte ezarri duten herrialde gehienek eta Europar Batasunak berak, ez dute URI ereduan "jurisdikzioa" elementurik txertatu, informazio hori dagoeneko Interneteko domeinuan agertzen delako.

Alabaina, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako aldizkariek dagokien lurralde-mailako araudia argitaratu dezakete, edo, bestela, bestelako lurralde-maila batzuei dagokiena. Horrenbestez, domeinua ez da nahikoa kontuan hartutako araudia zein mailatakoa den identifikatzeko (Estatukoa ala, aitzitik, autonomikoa).

Ondorioz, URI txantiloian nahitaez erabili behar da eli:jurisdiction elementua, deskribatzen den lege-baliabidea zein lurralde-eremuri dagokion ager dadin. Horretarako, ISO 3166 alfa 2 araua erabiliko da.

Kodea Lurralde maila
es Estatua
es-an Andaluziako Autonomia Erkidegoa
es-ar Aragoiko Autonomia Erkidegoa
es-as Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa
es-cn Kanarietako Autonomia Erkidegoa
es-cb Kantabriako Autonomia Erkidegoa
es-cl Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa
es-cm Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa
es-ct Kataluniako Autonomia Erkidegoa
es-ex Extremadurako Autonomia Erkidegoa
es-ga Galiziako Autonomia Erkidegoa
es-ib Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa
es-ri Errioxako Autonomia Erkidegoa
es-md Madrilgo Erkidegoa
es-mc Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa
es-nc Nafarroako Foru Komunitatea
es-pv Euskal Autonomia Erkidegoa
es-vc Valentziako Erkidegoa
es-ce Ceutako Hiri Autonomoa
es-ml Melillako Hiri Autonomoa
eli:jurisdiction

Norma ISO3166 alfa 2

7.2 Baliabide mota (eli:type_document)

ELI eskeman, eli:type_document osagaiak (tartea) hiztegi kontrolatuaren taula batean jasota geratu behar du, estatuko sistemen berezitasunak aintzat hartuta.

Herrialde gehienek luzera desberdinetako siglak erabiltzea erabaki dute baliabide motak jasotzen dituzten taulak argitaratzeko; Frantziak bakarrik izen osoa mantendu du.

Espainiaren kasuan, balioen zerrenda mugatu bat erabiliko da, bai Estatuko araudiari, bai autonomikoari loturiko tarteak aintzat hartzen dituena[22]; tarteak luzera desberdinetako siglen bidez identifikatu dira (1-4 letra).

Tarte batek hizkuntza aldaera bat baino gehiago izan dezakeenez, eta, siglen bidezko identifikazioari esker baliabideak beti izen bera du.

eli:type_document hiztegi kontrolatuaren taula osatzeko balioak honako hauek dira:

Gaztelania Katalana Euskara Galegoa Valentziera Siglak
Constitución Constitució Konstituzioa Constitución Constitució c
Reforma (constitucional) Reforma Erreforma Reforma Reforma ref
Acuerdos internacionales Acord internacional Nazioarteko akordo Acordo internacional Acord internacional ai
Ley Orgánica Llei orgànica Lege Organikoa Lei orgánica Llei Orgànica lo
Ley Llei Legea Lei Llei l
Ley Foral   Foru Legea     lf
Real Decreto-ley Reial decret llei Errege Lege Dekretua Real decreto Lei Reial Decret llei rdl
Real Decreto Legislativo Reial decret legislatiu Legegintzako Errege Dekretua Real decreto Lexislativo Reial Decret Legislatiu rdlg
Decreto-ley Decret llei Lege Dekretua Decreto Lei Decret llei dl
Decreto-ley Foral   Foru Lege Dekretua     dlf
Decreto-Legislativo Decret Legislatiu Legegintzako Dekretua Decreto Legislativo Decret Legislatiu dlg
Decreto Foral Legislativo   Legengintzako Foru Dekretua     dflg
Reglamento Reglament Erregelamendua Regulamento Reglament reg
Real Decreto Reial decret Errege Dekretua Real Decreto Reial Decret rd
Decreto Decret Dekretua Decreto Decret d
Decreto Foral   Foru Dekretua     df
Orden Ordre Agindua Orde Orde o
Orden Foral   Foru Agindua     of
Acuerdo Acord Akordioa Acordo Acord a
Resolución Resolució Ebazpena Resolución Resolució res
Instrucción Instrucció Instrukzioa Instrucción Instrucció ins
Circular Circular Zirkularra Circular Circular cir
Otros Altres Beste batzuk Outros Atres alia

Estatuko eta autonomia-erkidegoetako datu-baseetan erabilitako tarteak baliokideak direnez, ez da desadostasunik egon behar, bi aldizkari ofizialetan argitaratutako eta datu-base baten baino gehiagoren bidez zabaldutako baliabide bati esleitu behar zaion motari dagokionez. Hala ere, arau bat tipologietako batean nekez sartzea gerta daiteke. Halako kasuetan, bigarren argitalpenari dagokion URI txantiloia sortu aurretik, lehenengo argitalpenaren arduraduna den administrazioak esleitutako tartea egiaztatzea gomendatzen da.

Dena den, hondar mota bat egongo da, alia»izenekoa, berariazko mota batekin erlazionatu ezin diren arauak biltzeko balio duena.

Akatsen eta/edo hutsen zuzenketei dagokienez, subtype nezala hartuko dira[23]: akatsen zuzenketen URIa ELIren egitura estandarrarekin eratuko da, eli:number-aren ondoren honako hauek erantsiz: corrigendum elementua eta aldizkari ofizialean AAAAMMDD formatua duen akatsen zuzenketaren argitalpen data (eli: date_publication).

  • /eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{corrigendum}/{pubdate}/{dof}[24]/{language}/{format}

Por ejemplo:

Adibidez:

  • 20/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 20koa, Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuei buruzkoa.

    eli/es/rd/2017/01/20/20/

  • Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuei buruzko urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretuko akatsen zuzenketa.

    eli/es/rd/2017/01/20/20/corrigendum/20170327/dof/

eli:type_doc

Hiztegi kontrolatuaren taula, luzera desberdinetako siglekin (1-4 letra)

ZUZENKETAK EGITEKO URI

/eli/{jurisdiction/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{subtype}/{date_publication}/{version}/{language}/{format}

7.3 Baliabidearen data[25] (eli:date_document)

Identifikatzailea osatzeko aintzat hartutako data araudia sinatu den eguna da, ez argitalpen-data.

Osagaiak era independentean erabiltzen dira {year} {month} {day}; horrela, URI trinkotuz gero, urte, hilabete edo egun zehatz bati dagozkion arau guztiak eskuratzeko aukera egongo da.

  • Year (sinatze-urtea): UUUU formatua
  • Month (sinatze-hilabetea): HH formatua
  • Day (sinatze-eguna): EE formatua
eli:date_document

Formatua: UUUU/HH/EE

7.4 Zenbaki identifikatzaile naturala (eli:number)

Osagai horrek zenbaki ofiziala[26] adierazten du, eta xedapen bakoitza bere tartean edo arau-tipologiaren baitan identifikatzen du. Bi arrazoi daude osagai hori txantiloian sartzeko:

  • Erabiltzaileek arauak nola aipatzen dituzten kontuan hartuta, baliabidea identifikatzeko ahalik eta modu antzekoena lortu nahi da ELI estandarraren bidez.
  • Batzuetan, type»eta date»osagaiak ez dira nahikoak lege-baliabideak era unibokoan identifikatzeko, egun berean mota bereko arau bat baino gehiago eman daitezkeelako.

Hala ere, Espainian, arau guztiek ez dute zenbaki ofiziala:

  • Lege eta dekretu mailako arau guztiak identifikatzeko, zenbaki sekuentzial bat erabiltzen da, araua igortzeko urtearekin batera (adibidez, 7/2015 Legea, 126/2014 Dekretua, 13/2017 Errege Lege Dekretua). Aipatu arau mota bakoitzari segida independente bat dagokio, eta segida horretako zenbakia esleitzen zaio arauari. Zenbaketa urte naturalaren hasieran berriz hasten da. Estatuko arauei 1959. urtean hasi zitzaien zenbakia ipintzen.
  • Aginduek ez dute zenbaketa-irizpide berdinik: Estatua eta autonomia-erkidego gehienak une desberdinetan hasi ziren aginduak zenbakitzen, 2000. urtetik aurrera; zenbakia esleitzeko sistema oso antzekoa da kasu guztietan, berdin-berdina ez bada ere. Funtsezko kontua hauxe da: zenbakiak izaera bakarra duen ala ez, ELI txantiloian agindu guztiak, horiek igorri dituen ministerioa edo kontseilaritza edozein dela ere, arau mota bakar batekoak direlako.
  • Ez Estatuak, ez autonomia-erkidego gehienek, ez diete ebazpenei zenbakirik ipintzen; autonomia-erkidego gutxi batzuek egiten dute.
  • Gainerako mailei dagokienez, praktika ez da guztietan berdina.

Zailtasunak sortzen dira zenbakia txantiloian zehazteko orduan, arauak zenbaki ofizialik ez duenean, edo dekretua baino maila baxuagoko arau batek zenbakia duenean, azken horiek administrazioek modu ez homogeneoan zenbakitzen dituztelako.

a) "Urtea" osagaiaren tratamendua

Espainiako arau guztien zenbaki ofizialetan araua onartzeko urtea agertzen da beti (5/2010 Legea, 320/2016 Dekretua, PRE/7/2017 Agindua… eta abar). Urte hori URI txantiloiko eli:date_document osagaian dagoeneko agertzen denez, eli:number osagaian ez sartzea erabaki da.

b) Zenbaki ofizial bakarra duten arauen tratamendua

Maila altuagoko arauen kasuan, zenbaki sekuentziala erabiliko da natural_identifier gisa; horrela, URI bakarra sortuko da lege-baliabide bakoitzeko

ANDALUZIA:

  • 9/2016 Legea, abenduaren 27koa, Andaluziako Gizarte Zerbitzuena.

    eli/es-an/l/2016/12/27/9/

ESTATUA:

  • 2/2017 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 27koa, Azken ekaitzek eragindako kalteak arintzeko presako neurriak hartzen dituena.

    eli/es/rdl/2017/01/27/2/

Azpimarratu behar da batzuetan, maila baxuagoko arau batzuen kasuetan, zenbaki ofiziala kode alfanumeriko batek osatzen duela: zenbakiaren aurretik hiru letra jartzen dira, sail edo kontseilaritza arduraduna identifikatzen dutenak. Kasu horietan kode alfanumeriko osoa hartzen da number osagaitzat. Hala ere, URI txantiloia sinplifikatzeko, alfabetoko elementuak eta zenbakiak bereizten dituen barra etzana ezabatuko da, eta letra xeheak baino ez dira erabiliko.

GAZTELA ETA LEON:

  • EYH/671/2016 AGINDUA, uztailaren 25ekoa, Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoaren 2017ko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ematekoa.

    eli/es-cl/o/2016/07/25/eyh671/

KATALUNIA:

  • GOV/16/2017 AKORDIOA, otsailaren 21ekoa, Bartzelona eremuko garraio publikoaren metropoli-sistema koordinatzeko Partzuergoaren -Metropoli Garraioaren Agintaritzaren- Estatutuen aldaketa eta dagokion testu bategina onartzen dituena.

    eli/es-ct/ac/2017/02/21/gov16/

c) Zenbaki ofizial bikoiztua duten arauen tratamendua

Batzuetan, administrazio bakoitzak erabilitako zenbaketa-sistemaren arabera, egun berean igorri diren eta maila bera duten arauek zenbaki berdina dutela gerta daiteke; ondorioz, lege-baliabide desberdinek URI bera izan dezakete[27].

Lege-baliabide batentzat URI berria sortzen denean, eta bere mota, data eta zenbakia dagoeneko URI bat esleitua duen beste lege-baliabide baten mota, data eta zenbakiarekin bat datozenean, zenbaki ofizialari b»letraz hasten den atzizki bat gehituko zaio; beharrezkoa izanez gero, hurrengo letrak ere erabiliko dira: c», d», e»... eta abar. Ondorio horietarako ez dira erabiliko ez a», ezta ñ»letra ere.

Atzizkia parentesi artean agertuko da, itxurazkoa dela agerian uzteko.

NAFARROA:

  • 8/2015 Foru Agindua, otsailaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten dituena.

    eli/es-nc/of/2015/02/04/8/

  • 8/2015 Foru Agindua, otsailaren 4koa, Osasun kontseilariak emana, zeinen bidez sortzen baita Barne Medikuntza Zerbitzua Nafarroako Ospitale Gunean[28].

    eli/es-nc/of/2015/02/04/8(b)/

d) Zenbaki ofizialik gabeko arauen tratamendua

Zenbaki ofizialik gabeko arau motakoak direlako edo araudi zaharrak direlako zenbaki ofizialik ez duten arauei dagokienez, zenbaki "faltsu"[29] bat esleituko zaie. Zenbaki hori parentesi artean idatziko da, zenbaki ofizialetatik bereizteko

  • Mota bereko eta data bereko arauak (hau da, URI berdinak izan dezaketen arauak) bat baino gehiago direnean, zenbaki faltsua (1), (2), (3)… eta abar, sekuentzialki esleituko zaie.
  • Mota bateko eta data bateko lege-baliabide bakarra dagoenean, (1) zenbaki sekuentziala esleituko zaio beti, beste lege-baliabide batekin nahasteko arriskurik ez badago ere, eli:number txantiloiko osagai finkoa delako.

ASTURIAS:

  • Ebazpena, 2016ko martxoaren 30ekoa, Presidentetza eta Herritarren Parte-hartzea sustatzeko Kontseilaritzarena, itzuli diren etorkinentzako laguntzen esleipena arautzeko oinarriak onartzen dituena.<
  • eli/es-as/res/2016/03/30/(1)/

ESTATUA

  • 2017ko otsailaren 24ko Ebazpena, Estatuko Portuena, eskumenak eskuordetzan emateari buruzko 2016ko azaroaren 14ko ebazpena argitaratzen duena.

    eli/es/res/2017/02/24/(1)/

  • 2017ko otsailaren 24ko Ebazpena, Estatuko Portuena, eskumenak eskuordetzan emateari buruzko 2016ko azaroaren 14ko ebazpena argitaratzen duena.

    eli/es/res/2017/02/24/(2)/

  • 2017ko otsailaren 24ko Ebazpena, Estatuko Portuena, Portuen Arteko Konpentsazio Funtsa Banatzeko Batzordeak eskumenak eskuordetzan emateari buruz hartu duen Erabakia argitaratzen duena.

    eli/es/res/2017/02/24/(3)/

  • 2017ko otsailaren 24ko Ebazpena, Arrantzako Idazkaritza Nagusiarena, Atlantikoko Ipar-ekialdeko Arrantza Batzordearen muga geografikoen barruan jarduten duen itsas zabaleko, itsas oso zabaleko ontzien eta erregistro gordineko 100 tonatik gorakoak eta beherakoak diren tretzaontzien errolda eguneratua argitaratzen duena.

    eli/es/res/2017/02/24/(4)/

eli:number
  • Zenbaki ofizial bakarra erabiltzea (urtea kenduta)
  • Zenbaki ofizial bikoiztua duten arauak: atzizki bat gehitzen da
  • Zenbaki ofizialik gabeko arauak: zenbaki faltsua sortzen da
7.5 Bertsioa (eli:version)

Osagai horren bidez adierazten da baliabidea arauaren hasierako testuari dagokion (aldizkari ofizialean argitaratutako testuari, alegia) ala lege-baliabide bateratu bat den.

Eli:version osagaiari hiztegi kontrolatuaren taula bat esleitzen zaio; Espainiaren kasuan honako balio hauek jasotzen ditu taulak:

Halaber, bertsio zuzendua duten administrazioentzat, «cer» balioa dago. Kontuan izan behar da balio hori kasu honetan balio ez dela erabiliko: sistemak arauaren testua gaineratutako zuzenketekin eskaintzen duenean (beraz, ezin da hasierako lege-baliabidetzat jo) eta, gainera, bertsio bateratuetatik bereizita eta independenteki eskaintzen duenean (beraz, ezin da lege-baliabide bateratutzat hartu).

eli:version
  • dof (hasierako lege-baliabidea)
  • con (lege-baliabide bateratua)
  • cer (zuzendutako lege-baliabidea)
7.6 Bertsioaren data (eli:version_date)

Txantiloiaren osagai horrek baliabide bateratuak eguneratzeko unea adierazten du[30], administrazio bakoitzak bertsio bateratuak sortzeko aplikatzen duen irizpidearen arabera (indarreko testua, argitaratutako azken testua, etab.).

Europar Batasunak gomendatzen duen UUUUHHEE formatua erabiliko da, sinatze-datatik bereizteko.

eli:version_date elementua bitarteko bertsio bateratuak eskaintzen direnean soilik izan behar da URIren parte[31]. Alabaina, bertsio horiek eskaintzen ez badira ere, baliteke baliagarria izatea informazio hori sistemaren metadatu gisa sartzea.

Lege-baliabide bateratu baten eskabideak ez badu adierazten bertsio-datarik, sistemak eskuragarri dagoen azken bertsioa erakutsiko du lehenespenez, bertsiorik erabilgarriena izaki erabiltzailearentzat.

eli:version_date

UUUUHHEE formatua

7.7 Hizkuntza (eli:language)

Txantiloiaren osagai horrek lege-baliabidea zein hizkuntzatan argitaratu den adierazten du.

Elementu hori osatzeko, ISO 639-3 arauan agertzen diren hiru letrako kodeak erabiliko dira, gehi egokitzapen bat valentzierazko[32] testuen eta testu elebidunen kasuetarako, administrazio publiko batzuek dokumentu batean bi hizkuntza-bertsio argitaratzen dituztelako.

Hizkuntza 639-3
gaztelania spa
katalana cat
euskara eus
galegoa glg
okzitaniera oci
valentziera vci
Testu eleaniztunak mul
Testu elebidunak  
katalana+espainiera cat-spa
euskara+espainiera eus-spa
galegoa+espainiera glg-spa
okzitaniera+espainiera oci-spa
okzitaniera+katalana oci-cat
valentziera+espainiera vci-spa

Kontuan izan behar da autoritate taulak Espainian ofizialak diren hizkuntzak bakarrik hartzen dituela aintzat. Administrazio batek lege-baliabideak atzerriko hizkuntzetan (ingelesez, frantsesez…) eskaintzen baditu, ISO 639-3 arauaren araberako balioak esleituko dira.

eli:language

ISO 639-3 valentzierako eta testu elebidunetarako egokitzapenekin

7.8 Argitalpenaren formatua (eli:format)

Europar Batasunak gomendatzen dituen URI balioak IANA erakundeak ezarritakoak dira. Zerrenda osoa http://www.iana.org/assignments/media-types web orrian ikus daiteke..

eli:format

IANA

Igo

8. URI TXANTILOIA: ALDIZKARI OFIZIALA

[33]

Lege-baliabidetzat jo daitekeenari dagokionez, ELIk hainbat ikuspuntu onartzen ditu. Izan ere, arauez gain, ELI ontologiak identifikatzailea aldizkari ofizial propioari aplikatzeko aukera aurreikusi du, estatu bakoitzak egokitzat jotzen duenarekin bat.

Hori dela eta, arauetarako pentsatutako URI txantiloiaren ereduarekin batera, komenigarritzat jo da zehaztapen tekniko honetan aldizkari ofizialen zenbaki, laburpen edo aurkibideentzako berariazko URI txantiloiaren eredu bat sartzea.

Horretarako, type»osagaiari dagokion hiztegi kontrolatuaren taulako bi balio erabiliko dira:

  • dia: aldizkari ofizialaren ale bat identifikatzeko[34]
  • sum: aurkibidea identifikatzeko
URI TXANTILOIA: ALDIZKARI OFIZIALA

/eli/{jurisdiction }/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{language}/{format}

URIren osagaiak
Arloa (ELI) Azalpena Formatua Balioak Oharrak
Jurisdiction Jurisdikzioa Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 3166 alfa 2:
  • ISO 3166-1 Estatuarentzat
  • ISO 3166-2 autonomia-erkidegoentzat
Type Lege-baliabidearen mota adierazten du Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (1-4 letra) Hiztegi kontrolatuaren taula Hiztegi kontrolatuaren taulak bi balio espezifikoak jasotzen ditu:
«dia» aldizkari ofizialaren zenbakientzat
«sum» dagokion zenbakiaren laburpenarentzat
Year Aldizkariaren argitaratze-urtea

Zenbakizko balioak

UUUU formatua

2001, 2002… Aldizkariaren argitaratze-data (uuuu/hh/ee)
Month Aldizkariaren argitaratze-hilabetea

Zenbakizko balioak

HH formatua

01, 02…
Day Aldizkariaren argitaratze-eguna

Zenbakizko balioak

EE formatua

01, 02…
Number Zenbakia Zenbakizko balioak, batzuetan, alfanumerikoak.   Aldizkari ofizialaren zenbakia. Zenbakiak laburpenak edo eranskinak baditu, horien identifikazioa gehituko da, zenbakitik marratxo batez bereizita.
Language Hizkuntza Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 639-3 araua (3 letrako kodea) erabiltzea proposatzen da, valentzieraz dauden testuetarako eta testu elebidunetarako egokitzapenarekin
Format Argitalpenaren formatua Balioen zerrenda mugatua html, pdf, epub, xml Formatuen balioak IANAk ezarritako tipologietara egokitu behar dira.

KATALUNIA

  • DOGC (Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofiziala), 3791. zenbakia, 2002ko abenduaren 31koa.

    eli/es-ct/dia/2002/12/31/3791/cat/pdf

  • DOGC, A eranskina, 3791. zk., 2002ko abenduaren 31koa.

    eli/es-ct/dia/2002/12/31/3791-A/cat/pdf

  • DOGC, laburpena, 3791 zk., 2002ko abenduaren 31koa.

    eli/es-ct/sum/2002/12/31/3791/cat/pdf

  • DOGC, A eranskinaren laburpena, 3791. zk. 2002ko abenduaren 31koa.

    eli/es-ct/sum/2002/12/31/3791-A/cat/pdf

Alabaina, administrazio bakoitzari dagokio erabakitzea txantiloi hori eta dagozkion ELI metadatuak aplikatuko ote dituen, ez baita zeharo ezinbestekoa elkarroperagarritasunaren ikuspuntutik.

Igo

9. ELI SISTEMAKO URI-EN KUDEAKETA

Web zerbitzariak ELI sistemaren URIak ulertzeko konfiguratu behar dira, edukiak kudea ditzaten eta informazioa erabiltzailearen egokiena den moduan erakuts ditzaten. Praktikan, lege-baliabide bat URI bidez bilatuz gero, sistemak lege-baliabide horren adierazpen egokiaren URIra birbideratuko du erabiltzailea, horren ezaugarriak eta lehentasunak aztertu ondoren.

Pertsona edo programa batek HTTP eskaera egiten duenean, web zerbitzariak bi modutan erantzun dezake:

  • Lege-baliabidearen deskribapena jasotzen duen web orria (dokumenturako esteka duen fitxa bat)
  • Lege-baliabidea bera (lege-baliabidearen edukia jasotzen duen dokumentua)

Lege-baliabideak eskura jartzeko sistema bat izanez gero, ez da beharrezkoa sistema berri bat eratzea. Web zerbitzariak birbideratzeko teknikak erabil ditzake (HTTP 303) sortzen ari den sistemako URIrekin ELI eskaerari erantzuteko.

URIek denboran iraunkorrak izan behar dute. Oker emandako URI batek ez luke desagertu behar eta moztutako esteka bat sortu; horren ordez, zerbitzariak erabiltzailea URI zuzenera birbidera dezake edo akatsa adierazi (eta, hala badagokio, URI zuzena erakutsi).

Igo

10. METADATU KOMUNAK ESTATUKO ETA AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ARAUETARAKO

[35]

URI txantiloia Espainian ezartzeko, normalizatu behar dira administrazioek legedia deskribatzeko erabiltzen dituzten metadatuak, behintzat, URIren osagaiei buruzko informazioa jasotzen duten horiek.

Hori dela, 1. oinarria eta 2. oinarria biak batera landu behar dira, gutxieneko metadatu komunen zerrenda bat ezartzeko:

  • ELIren URIak eratzeko informazioa daukaten metadatuak.
  • ELI ontologian derrigorrezko gisa definitu diren metadatuak.
  • Lege-baliabidearen argitalpenari buruzko oinarrizko informazioa -argitalpen-data eta erakunde argitaratzailea- jasotzen duten metadatuak.
  • 5. apartatuan deskribatutako kontzeptu eredua osatzen duten entitateen arteko erlazioak definitzeko metadatuak.

Metadatu komunen hasierako definizioa gero eta zabalagoa izango da, identifikatzailea ezartzeko prozesua aurrera doan heinean; izan ere, ELI sistemak ezaugarri duen pixkanakako ikuspegia kontuan hartuko da, batetik, metadatuen eskemaren definizioari heltzeko, eta bestetik, elkarreragingarritasuna areagotu dezaketen beste metadatu batzuk, baita arauen arteko harremanak zehazten dituztenak ere gehitzeko.

Hala ere, administrazioek ez dituzte gaur egun erabiltzen dituzten metadatu-eskemak ordeztu behar. ELI metadatuak metadatu-eskema pertsonalizatuekin batera erabil daitezke, eta eskema propioan ELI ontologiako elementuekin batera erabilitako elementuen mapaketa egin daiteke.

Gutxieneko metadatu komunen zerrenda honako hau da:

ESTATUKO ETA AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ARAUEN GUTXIENEKO METADATU KOMUNAK
Name Domain Range Definition Oharrak
ESTATUKO ETA AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO ARAUDIA
eli:jurisdiction LegalResource eli:AdministrativeArea, containing the list of administrative territorial units defined in http://publications.europa.eu/mdr/authority/atu

The jurisdiction from which the legal resource originates.

The place identifier can be taken from the Administrative Territorial Unit table published of the EU Publications Office at http://publications.europa.eu/mdr/authority/atu.

Member States don't have to recreate their own list of values.

Honen arabera zehaztua: ISO3166 alfa 2 (7.1 atala)

https://elidata.es/mdr/authority/jurisdiction/1/

eli:type_document LegalResource eli:ResourceType, corresponding to a local concept scheme.

The type of a legal resource (e.g. "Directive", "Règlement grand ducal", "law", "règlement ministeriel", "draft proposition", "Parliamentary act", etc.).

Member states are encouraged to make their own list of values in the corresponding concept scheme. EU Publications Office provides a list of values for EU resource types at http://publications.europa.eu/mdr/authority/resource-type

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera (7.2 atala). Hiztegi kontrolatuaren taula

https://elidata.es/mdr/authority/resource-type/1/

eli:date_document LegalResource xsd:Date Date of adoption or signature (of the form yyyy-mm-dd) URIren year/month/day elementuak sortzen ditu (7.3 atala)
eli:number LegalResource xsd:String An identifier or other disambiguating feature for a legal resource or legal expression. This can be the number of a legislation, the number of an article, or the issue number of an official journal. Zenbakia, oro har, zenbaki ofizialari dagokio. Ez badago, fikziozko zenbaki bat sortzen da. (7.4 atala)
eli:version LegalResource eli:Version, corresponding to a local concept scheme A version status for the resource. Member states are encouraged to make their own list of values in the Version concept scheme. Example of such values can be "Official Journal", "made", "consolidated", "proposed", "prospective", etc. Hiztegi kontrolatuaren taula (7.5 atala)

https://elidata.es/mdr/authority/version/

eli:version_date LegalResource xsd:Date The point-in-time at which the provided description of the legislation is valid.

Metadatu hori baliabide kontsolidatuetarako aurreikusita dago eta eguneratze-data adierazten du. Hainbat interpretazio-irizpidetara egokitzen da (indarraldi- edo argitalpen-irizpideak).

Nahitaezkoa da tarteko bertsio kontsolidatuak eskaintzen direnean. Kasu horietan baino ez dago URIaren barruan. (7.6 atala).

eli:language LegalExpression eli:Language, corresponding to the list of languages published by EU Publications Office.

The language of an expression. EU Publications Office provides a list of languages at http://publications.europa.eu/mdr/authority/language.

This list is large enough so that member states should not have to declare local values.

Note that, if needed, a language can also be stated on a legal resource using the Dublin Core "language" property.

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera. ISO 639-3 arauaren arabera zehazten da, valentzierarentzako eta testu elebidunentzako egokitzapen batekin (7.7 atala) https://elidata.es/mdr/authority/language/
eli:format Format Owl:Thing

The physical embodiment of a legal expression, either on paper or in any electronic format (definition adapted from RDA).

For example, any electronic or physical format of the legal expression (XML, TIFF, PDF, etc.); e.g. PDF version of act 3 of 2005. (adapted from Akoma Ntoso)

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA DUTEN METADATUAK
eli:title LegalExpression xsd:String

The title, or name, of an expression.

Note that, if needed, a title can also be stated on a legal resource using the Dublin Core "title" property.

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera.
eli:date_publication LegalResource; LegalExpression xsd:Date Date of publication of the official version of the legislation, in hard copy or online, depending on what the official publication is, and when it was published. Publication dates at the level of legal expressions can be separately asserted, using standard Dublin Core properties.  
eli:publisher
(eli:publisher_agent)
LegalExpression; format xsd:string Publisher: An entity responsible for making the resource available (definition from Dublin Core). This property should be used when the value cannot be identified by a suitable URI; if a URI is available, the property "publisher_agent" should be used. Interesgarria da errekurtsoa argitaratzeaz arduratuko den erakundea identifikatzea, dagokion URIaren bidez, batzuetan aldizkari ofizialaren erakunde arduraduna ez baita testu kontsolidatuak eskaintzen dituena.
ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANAK ZEHAZTEN DITUZTEN METADATUAK
eli:is_member_of LegalResource LegalResource Indicates that this resource is conceptually included in another one. Typically the successive temporal versions of a given legislation are conceptually members of a single « abstract » resource. For the notion of physical inclusion, use eli:is_part_of. Lege-baliabide bat dagokion lege-baliabide abstraktuarekin lotzen du
eli:has_member LegalResource LegalResource Indicates that this resource conceptually includes another one. For the notion of physical inclusion, use eli:has_part. Lege-baliabide abstraktua baliabideekin lotzen du legezkoak, hortik datozenak…
eli:is_another_publication_of LegalResource LegalResource Indicates that this resource is a new publication, in a different official journal, of another resource already published elsewhere, and cannot be considered to be the same resource (owl:sameAs cannot be used to avoid potential duplication of certain metadata, like the date of publication, or the publisher).
Note that this is different from the exceptionnal cases of "republication", where the same resource is actually republished in the same official journal a few days after its initial publication, in case of errors.
Aldizkari ofizial batean argitaratutako arau bat beste egunkari bateko aurreko argitalpen batekin lotzen du
eli:has_another_publication LegalResource LegalResource Inverse of "is_another_publication_of". Aldizkari ofizial batean argitaratutako arau bat geroago beste aldizkari batean egiten den argitalpenarekin lotzen du
eli:realizes LegalExpression LegalResource Relates a legal expression to the legal resource realised through that expression. (definition adapted from RDA). Inverse of "is_realized_by". Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera. Adierazpena lege-baliabidearekin estekatzen du.
eli:is_realized_by LegalResource LegalExpression Relates a legal resource to a legal expression of this resource in the form of a "sequence of signs" (typically alpha-numeric characters in a legal context). (definition adapted from RDA). Inverse of "realizes". Lege-baliabide bat bere adierazpenekin lotzen du. Nahitaezko elementua ez bada ere, komenigarritzat jotzen da metadatu hori sartzea, harremanak bi norabidetan ezartzeko.
eli:embodies Format LegalExpression Relates a physical format to the legal expression embodied in that format (definition adapted from RDA). Inverse of "is_embodied_by". Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera. Formatua adierazpenarekin lotzen du.
eli:is_embodied_by LegalExpression Format Relates a legal expression to a physical format of that expression (definition adapted from RDA). Inverse of "embodies". Adierazpena formatuarekin lotzeko. Nahitaezko elementua ez bada ere, komenigarritzat jotzen da metadatu hori sartzea, harremanak bi norabidetan ezartzeko.
eli:consolidates LegalResource LegalResource Indicates that this consolidated legal resource or expression (which is usually the product of an editorial process that revises the legislation) takes into account another one. This property should be used multiple times to refer to both the original version or the previous consolidated version, and to the legislations making the change. Lege-baliabide bateratua hasieran argitaratutakoarekin lotzeko.
eli:consolidated_by LegalResource LegalResource Inverse of "consolidates". Indicates that this legal resource or expression is taken into account in consolidated text (which is usually the product of an editorial process that revises the legislation). Hasieran argitaratutako lege-baliabidea eta lege-baliabide bateratua lotzeko
eli:corrects LegalResource or LegalExpression LegalResource or LegalExpression or Format Indicates that this resource introduces textual modifications (like correction of spelling mistakes) with no legal change in another resource, expression or format; typically corrigenda in EU legislation. For modifications that have a legal impact, use eli:amends. Zuzenketak dagokion lege-baliabidearekin lotzeko.
eli:corrected_by LegalResource or LegalExpression or Format LegalResource or LegalExpression Inverse of "corrects". Indicates a resource that introduces textual modifications (like correction of spelling mistakes) with no legal change in this resource, expression or format; typically corrigenda in EU legislation. For modifications that have a legal impact, use eli:amended_by. Lege-baliabidea haren zuzenketekin lotzeko.

Igo

11. ELI TOKIAN TOKIKO ARAUDIRA APLIKATZEKO GEHIGARRIA

11.1 Ezarpenaren baldintzatzaile juridiko eta teknikoak

Zehaztapen teknikoak ezarpen-sistema malgu bat diseinatu du, Espainiako ordenamenduak lurralde-maila guztietan ezaugarritzen dituen aniztasun eta dibertsitatera egokituta dagoena.

Alabaina, tokian tokiko araudiari dagokionez, kontuan hartu behar dira zenbait baldintzatzaile juridiko eta tekniko espezifiko, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudirako hartutako soluzioak abartu beharra zehazten dutenak:

a) Probintziako aldizkari ofizialen eta haien informazio-sistemen egoera teknologikoa

Toki-erakundeen arauak dagokien probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dira, eta aldizkari horrek ezartzen du, hain zuzen ere, arauaren indarraldiaren hasiera.

Probintzia-eremuko 43 aldizkari ofizial daude; izan ere, probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen kasuan, tokian tokiko araudia berariaz aldizkari ofizial autonomikoei buruzkoa den atal batean argitaratu ohi da[36].

Aldizkari ofizial guztiak edizio elektronikoan argitaratzen dira. Horietako batzuek, pdf formatua ez ezik, beste formatuak ere eskaintzen dituzte, hala nola html eta xml.

Orain arte, batik bat argitalpen ofizial eta benetakoaren zerbitzua eskaintzera bideratuta egon izan dira probintzia-eremuko aldizkari ofizialak, egutegi-sistemen bidez argitaratutako aldizkarietarako sarbidea erraztuz. Sistema horiek bilatzaile sinpleekin osatu ohi dira, bilaketa-irizpide jakin batzuetan -testua, data eta, kasu batzuetan, gaia- oinarrituta. Halaz ere, ohikoa da bilatzaileek egun jakin batetik (normalki, duela gutxikoa) aurrera baino ez berreskuratzea informazioa; informazio hori egunkari horiek edizio elektronikora igarotzeko unearekin lotuta egoten da kasu gehienetan.

Aldizkari gehienek ez dute argitaratutako edukiak deskribatzen dituen metadatu egituraturik. Hala, ohikoena da informazio-sistemetan ez bereiztea arauak («ELI» proiektuaren xedea den «legeria») eta bestelako eduki batzuk. Gainera, oso probintzia-eremuko aldizkari ofizial gutxik etiketatzen dituzte dokumentuak araua ematen duen toki-erakunde identifikazioarekin.

Bestalde, aldizkari ofizial asko pdf dokumentu bakar batean soilik argitaratzen dira, eta ez dute izaten argitaratutako xedapen edo iragarki bakoitzerako berariazko pdf edo html orririk. Ondorioz, probintzia-eremuko aldizkari ofizial horien informazio-sistemetan, arauek ez dute izaera nabarmendurik, eta hori bateraezina da ELIren ereduarekin, lege-baliabide bakoitzaren indibidualizazioan oinarrituta egonik nahitaez modu bakarrean identifikatu behar denarekin.

Testuinguru teknologiko horretan, probintzia-eremuko aldizkari ofizial gehienek ELI ezartzeari ekin beharko liokete, argitalpen-sistemak eta datu-baseak modu dokumental eta teknologikoan eguneratzeko asmo handiagoko proiektu baten testuinguruan.

Egoera teknologikoa desberdina da probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen kasuan; izan ere, halako autonomia-erkidegoetako aldizkariek sistema garatuagoak dituzte, eta dagoeneko aplikatu dute edo jada aplikatzen ari dira ELI autonomia-erkidegoko araudian.

Informazio juridikorako zerbitzu osagarriak emateari dagokionez -hala nola argitaratutako arauen azterketa juridikoa edo testu bateratuak eratzea-, araua ematen duen toki-erakundeari dagozkion jarduerak dira, eta ez, ordea, probintzia-eremuko aldizkariei edo probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetako aldizkariei dagozkienak, espezializazio juridiko handia baitakarte.

Nolanahi ere, ELIri esker elkarroperagarritasun handiagoa lortzeari esker, probintzia-eremuko aldizkari ofizialetatik lotu ahalko da toki-erakundeek euren webguneetan eskaintzen dituzten testu bateratuekin, eta beraz, herritarrek sarbide errazagoa izango dute zuzenbidera.

b) Toki-erakundeen informazio juridikoko sistemen heterogeneotasuna

Toki-erakundeek, gutxienez udalerri handienek eta probintziako diputazio guztiek, informazio arauemailea eskaintzen dute beren webguneetan. Halaber, kasu zehatzen batean, bere eremuko erakundeetan indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa ematen du probintziako diputazioak. Ohikoa da informazioa gardentasun-atarietan gordetzea.

Praktikan, badirudi toki-erakundeen onlineko informazio-zerbitzu horiek direla informazio juridikoaren iturri nagusia herritarrentzat eta eragile juridikoentzat, lurraldeko aldizkari ofizialen aurretik.

Nolanahi ere, toki-erakundeak heterogeneoak direnez gero, eta kontuan izanik, halaber, proiektu teknologikoak ere aldakorrak direla, legegintzako informazio-sistemak, egotekotan, zeharo desberdinak izaten dira:

  • Gehienek hasieran argitaratutako testuaren bertsiorako sarbidea ematen duten arauen zerrenda soil bat eskaintzen dute (normalean, ordenantzak eta erregelamenduak baino ez).
  • Zenbait sistemak bilatzaileak ere dituzte, hainbat irizpideri jarraikiz egituratuta egon ohi direnak, hala nola hauei: testu-bilaketa, arau mota edo gaia.
  • Batzuetan, arauaren testua haren indarraldiari buruzko informazioarekin eta ondorengo aldaketekin osatzen da.
  • Sistema aurreratuenek udal-araudiaren testu bateratua eskaintzen dute.
  • Kasu gutxi batzuetan, informazio juridikoa berariaz berrerabiltzera bideratutako formatu egituratuetan eskaintzen da.

Probintziako aldizkari ofizialekin gertatzen den bezala, tokiko informazio-sistema horien heldutasuna oso askotarikoa izateak nabarmen baldintzatzen ditu ELI aplikatzeko aukerak. Hala ere, tokiko informazio-sistemen xede diren arauen bolumena mugatuta dagoenez, identifikatzailea askoz errazago ezar daiteke horietan probintzia-eremuko aldizkari ofizialetan baino (izan ere, arau kopuru izugarri handia argitaratu ohi dute, urtero, probintzia-eremuko aldizkari ofizialek).

Gaineratu behar da toki-erakunde batzuek informazio-aldizkari propioa dutela, antolamendu eta funtzioen araudian aurreikusitakoari jarraikiz[37]. ELI proiektuaren xede diren arauei dagokienez, aldizkari horietan testua txertatzeak izaera informatiboa du, ez eratzailea, eta toki-erakundeek herritarrei eskaintzen dizkieten legezko informazio-zerbitzuekin parekatuko lituzke horrek.

Azkenik, zera nabarmendu behar da, ia ez dagoela loturarik probintzia-eremuko aldizkari ofizialen eta tokiko informazio-sistemen artean.

11.2 Gehigarriaren helburua eta irismena tokian tokiko araudirako

Gehigarri honen helburua ezarpen-jarraibideak toki-eremuko berezko berezitasunetara egokitzea da, Espainiako administrazioek Interneten eskaintzen duten lege-informazioaren elkarroperagarritasuna bermatuta gera dadin.

Ildo horretan, probintzia-eremuko aldizkari ofizialen egoera teknologikoaren eta toki-erakundeen informazio juridikoko sistemen aldagaiak eragotzi egiten du ELI ezartzeko helburu uniforme bat formulatzea tokian tokiko araudirako. Hori dela eta, Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudirako aurreikusitakoa ez bezala, gehigarriak ezarpen asimetrikoko eredu bat planteatzen du. Eredu horretan, probintzia-eremuko aldizkari ofizial bakoitzak eta toki-administrazio bakoitzak identifikatzailea euren erritmoan eta euren baliabideek ahalbidetzen duten intentsitatearekin aplikatu ahalko dute. Egia da ELIren onura handienak haren hiru oinarriak ezartzen direnean lortzen direla, baina, horrez gain, elkarroperagarritasuneko hobekuntza esanguratsuak lor daitezke, pixkanakako ikuspegi baten bidez.

Helburu horiekin, gehigarri honetan:

  • Tokian tokiko araudirako URI txantiloia zehazten da, bai eta haren osagaiak ere (1. oinarria), Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudiaren baliokidea den egitura batekin.
  • Gutxieneko metadatu komunen multzo bat ezartzen da, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudirako aurreikusitakoekiko paralelotasunari eutsiz (2. oinarria).

Zenbait probintzia-aldizkarik eta toki-erakundek informazio-sistema juridiko ondo garatuak dituzte, eta, beraz, Europako estandarra erraz samar aplikatzeko moduan daude, elkarroperagarritasunari, gardentasunari eta zerbitzu berrien garapenari dagokienez eskaintzen dituen aukera guztiez baliatzeko moduan.

Beste toki-administrazio batzuentzat, aldiz, ezinezkoa da ELI ezartzea gaur egun, horretarako, informazio-sistemak garatu egin beharko bailituzkete aldi berean. Hala ere, zehaztapen definitu eta egonkor bat izateak abantaila garrantzitsuak ekarri ohi dizkie erakunde horiei:

  • etorkizuneko garapenak planifikatzeko aukera emango du, Europako estandarra betetzen dela eta Espainiako eta Europako gainerako administrazioen sistemekiko elkarroperagarritasuna bermatuta gera dadin.
  • sistemen bilakaera erraztuko du, informazio juridikoa identifikatu, deskribatu eta egituratzeko formatu normalizatua («ready to use») eskaintzen baitie.
  • esparru komun bat izanez gero, identifikatzailea ezarri duten gainerako erakundeek lortutako esperientziari onura atera ahalko diote.

Laburbilduz, zehaztapenaren gehigarria toki-administrazioen eskura dagoen baliabide bat da, bakoitzak bere erritmoan aplika dezan ELI.

Hala ere, elkarroperagarritasunean aurrera egiteko, Estatuak eta autonomia-erkidegoek egindako ezarpenarekin koordinatuta aplikatu behar da ELI, baita gainerako toki-erakundeek egindakoarekin ere. Koordinazio horren helburua ez da probintzia-eremuko aldizkari ofizialek eta euren eremuko toki-erakundeek ELIren aplikazioa sinkronizatzea, baizik eta lege-baliabide berari esleitutako ezaugarrien artean bateraezintasunik ez dadin gertatu lortzea, horrek, azken batean, elkarroperagarritasuna eragotziko bailuke.

Hain zuzen ere, a) tokian tokiko araudiaren heterogeneotasuna, b) eskaintzen diren informazio-sistemak beste administrazio batzuen mende egotea (probintzia-eremuko aldizkari ofiziala eta araua ematen duen toki-erakundea), eta c) ezarpen-ereduaren asimetria, koordinazio-ahalegin gehigarria eskatzen dute. ELIren printzipioetako bat zera da, baliabide bakoitzari identifikatzaile bakarra dagokiola, eta haren ezaugarri juridikoak zehazten dituzten metadatatuen balioak berberak direla, eskaintzen diren informazio-sistema edozein izanik ere.

Horregatik, toki-erakunde batek ELI aplikatu behar duenean, eta koordinazioa egokia izan dadin, ezinbestekoa da aldez aurretik aztertzea ea probintzia-eremuko aldizkari ofiziala ere aplikatzen ELI aplikatzen ari den eta nola ari den aplikatzen. Eta alderantziz, toki-erakundeak probintzia-eremuko aldizkari ofiziala baino lehen hasi badira ELI ezartzen, aldizkariak azterketa bat egin beharko luke bere lurralde-eremuko toki-erakundeak nola ari diren aplikazioa garatzen.

Horretarako, ezinbestekoa da toki-administrazio bakoitzak ELI aplikatzen duen moduari buruzko informazio osoa eta eguneratua argitaratzea (dela probintzia-eremuko aldizkari ofizial bat, dela probintziako diputazio bat, dela udal bat), proiektuaren ezarpenean koordinazioa bermatzeko eta, beraz, informazio juridikoaren elkarroperagarritasuna bermatzeko.

Gainera, EBko Kontseiluak 2017ko azaroaren 6an ELIri buruz ateratako Ondorioen arabera, identifikatzailea aplikatzen duten edo hura aplikatzeko aukera aurreikusita duten administrazio guztiek webgune bat izan behar dute proiektuaren berri emateko.

Jada adierazi dugun bezala, https://www.elidata.es/ webguneak, herritarrei ELI proiektuari buruzko informazioa emateaz gain, identifikatzailea aplikatzeko baliabide teknikoak eskaintzen ditu, eta Estatuak eta autonomia-erkidegoek egindako ezarpenari buruzko informazio eguneratua ere jasotzen du, ELIren webguneetarako estekaren bidez.

Toki-eremuan koordinazioa ziurtatzeko, beharrezkoa da (Estatuak eta autonomia-erkidegoek egiten duten bezala) ELI aplikatzen duten edo aplikatzeko aukera aurreikusten duten toki-erakundeek elidata.es webguneari ELIren webgunearen helbidea jakinaraztea.

Horrela, elidata.es webgune komunak erraztu egingo du probintzia-eremuko aldizkari ofizialek eta euren eremuko toki-erakundeek behar duten informazioa aurkitzea, haien ezarpenak harmoniaz gara daitezen[38]. Horrela, elidata.es webgune komunak erraztu egingo du probintzia-eremuko aldizkari ofizialek eta euren eremuko toki-erakundeek behar duten informazioa aurkitzea, haien ezarpenak harmoniaz gara daitezen

TOKI-EREMUAN EZARTZEA
  • Elkarroperagarritasuna bermatzeko administrazio publiko guztien -Estatukoaren, autonomikoaren eta tokikoaren- gutxieneko jarraibide komun eta partekatu batzuetan oinarritua.
  • ezarpen mailakatua eta asimetrikoa, probintzia-eremuko aldizkari ofizial bakoitzak eta toki-erakunde bakoitzak dituen baliabideen arabera.
  • Probintzia-eremuko aldizkari ofizialen eta toki-erakundeen arteko koordinazioa administrazio bakoitzak elidata.es webgune komunaren bidez eman behar duen informazioa eskura jarriz eta partekatuz errazten da.

11.3 Gehigarriaren aplikazio-eremua tokian tokiko araudirako

a) Arau-esparrua

ELI «lege-baliabideei» aplikatzen zaie; hau da, arauei zaie aplikatzekoa, eta ez administrazio-egintzei.

Horregatik, toki-eremuan, ELI bi baldintza hauek betetzen dituzten dokumentuei baino ez zaie aplikatuko:

  • arauak edo antzekoak izatea, eta, ondorioz,
  • indarrean jartzeko, dagokion probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratu behar izatea (alde batera utzita nork eskaintzen duen online ELIrekin identifikatzen den baliabidea: probintzia-eremuko aldizkari ofizialak edo toki-erakundeak).

Tokian tokiko arauek tipologia aberatsa dute: ordenantzak eta erregelamenduak, tokian tokiko araubideari buruzko legeriak berariaz aipatutako kategoria adierazgarrienak izaki, baina horietaz gain, toki-erakundeen bestelako erabaki batzuek ere arau-izaera izango lukete, hala nola hirigintza-planek edo erakunde instrumentalen estatutuek.

ELIren onurak orduan eta handiagoak dira aplikatzen den arau-multzoa zenbat eta zabalagoa izan, identifikatzailea pixkanaka aplikatzekoa denez gero, ez da beharrezkoa tokian tokiko arau guztietara zabaltzea, hasiera batean behintzat. Erakunde bakoitzaren esku dago erabakitzea zein arau-kategoriatan aplikatzen den ELI: ordenantzetan bakarrik; ordenantza eta erregelamenduetan; edo beste arau-kategoria batzuetan ere bai.

Adibidez, ezarpena ordenantzetara bakarrik mugatuta egongo balitz ere, aurrerapauso handia izango litzateke toki-eremuko lege-informazioa eskuratzeari dagokionez, ordenantzak baitira, nola herritarrentzat hala enpresentzat, arau mota garrantzitsuena.

Nolanahi ere, garrantzitsuena zera da, administrazio bakoitzak jakinarazi behar duela identifikatzailea zer motatako arauei zaien aplikatzekoa, ELI proiektuari buruzko informazioa ematen duen webgunearen bidez.

Gainera, kontuan izan behar da tokian tokiko arauak izapidetzeko prozedurak, bereziki ordenantzei eta erregelamenduei dagokienez, behin-behinean onartutako testu bat, eta, horren ondoren, behin betiko beste testu bat argitaratzeko aukera aurreikusten duela. ELI aplikatzeari dagokionez, behin betiko testuak baino ez dira kontuan hartuko, horiek baitira berez lege-baliabidearen izaera dutenak.

ARAU-ESPARRUA
  • ELI arauei bakarrik aplikatzen zaie.
  • ELI herritarrentzako arau garrantzitsuenei soilik aplika dakieke (ordenantzei eta/edo erregelamenduei).
  • ELI herritarrentzako arau garrantzitsuenei soilik aplika dakieke (ordenantzei eta/edo erregelamenduei).
b) Denbora-eremua

ELI esleitu beharreko arauen denbora-eremuari dagokionez, mailaz mailako irizpidea ere aplika daiteke.

Helbururik onena identifikatzailea Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudirako erabilitako denbora-irizpide baliokidearekin aplikatzea litzateke[39], eta 1978ko abenduaren 29tik aurrera argitaratutako tokian tokiko legedi osorako ezartzea. Beste muturrean, gutxieneko helburua zera izango litzateke, data jakin batetik aurrera argitaratzen diren baliabide berriei aplikatzea identifikatzailea.

Mutur baten eta bestearen artean askotariko bitarteko konponbideak egongo lirateke. Hala, atzera begirako aplikazioari dagokionez, 1978ko Konstituzioa indarrean sartu zeneko eguna baino anbizio txikiagoko aukerak dira, agian, baliozkoak. Adibidez, probintzia-eremuko aldizkari ofizialen kasu zehatzean, aukera batzuk balora litezke, hala nola edizio elektroniko ofizialaren hasiera-data; izan ere, ordutik aurrera izango da errazago, seguruenik, eskuragarri dagoen informazioa sistematizatzea.

Era berean, posible da denbora-ikuspegi hori arau-eremuari buruzko irizpideekin uztartzea: adibidez, toki-erakunde batek erabaki lezake ELI 1978az geroztik hona onartutako ordenantza guztiei aplikatzea (edo, alderantziz, gaur egun indarrean dauden ordenantzei baino ez), eta gainerako arauetarako, aurrerantzean argitaratzen direnei bakarrik esleitzea ELI.

Ezarpen-aukera horietako edozeinek balioko luke. Nabarmendu behar da, berriz ere, garrantzitsua dela administrazio bakoitzak publiko egitea eta eguneratuta edukitzea ELI proiektuari buruz informatzeko dagokion web-orrian kontuan hartutako denbora-eremuari buruzko informazioa.

ELI ESTANDARRA APLIKATZEKO GUTXIENEKO DENBORA-ESPARRUA
  • Toki-erakunde bakoitzak ELI aplikatuko zaien arauen denbora-eremua zehazteko aukera du.
  • Denbora-eremua handituz joan daiteke atzera begira, erakundearen baliabideek ahalbidetzen duten heinean.
  • ELI aplikatzeko denbora-eremua desberdina izan daiteke arau motaren arabera.

11.4 Tokian tokiko araudirako eredu kontzeptuala[40]

5.2 apartatuan zehaztutako eredua lege-baliabideen bi mailatan oinarritzen da: lehen maila batek modu abstraktuan kontuan hartutako arauari jarraikitzen dio (lege-baliabide abstraktua); eta bigarren maila bat (aurrekoaren ondoriozkoa), berriz, arau batek izan ditzakeen bertsio guztien araberakoa da, dela hasieran argitaratutakoa dela bertsio bateratuak (eguneratuak)[41].

Toki-eremuan, alabaina, egoera askotarikoa da oso:

  • probintzia-eremuko aldizkari ofizialek arauaren hasierako bertsioa baino ez dute eskaintzen, bere garaian argitaratu zen bezala, eta ez du ematen aurreikusita dagoenik haien zerbitzu-zorroa etorkizunean zabalduko dela testu bateratuak eskaintzeko.
  • toki-erakundeen informazio-sistemek hainbat soluzio aurkezten dituzte: gehienek arauaren hasierako bertsioa baino ez dute eskaintzen; sistema batzuek testu bateratua baino ez dute eskuragarri, eta osoenek hasierako testua eta testu bateratua dituzte.

Hasierako bertsioaz gain bertsio bateratuak eskaintzen dituzten edo halakoak eskaintzea aurreikusita duten toki-erakundeek 5.2 apartatuko eredua ezarri beharko dute nahitaez, arauaren hasierako bertsioa eta bertsio bateratuak biltzen dituen lege-baliabide abstraktu bat konfiguratuz, ELIren ezaugarriak erabiliz; ELIren ezaugarriak, hain zuzen ere: «eli:is_member_of»[42] eta «eli:has_member»[43].

Ondorioz, legezko informazio-sistemak hasierako bertsioak eta bertsio bateratuak baditu, arau bakoitzerako gutxienez hiru lege-baliabide konfiguratu beharko dira (eli:LegalResource):

  • Lege-baliabide abstraktu bat
  • Hasierako lege-baliabide bat, hau da, hasiera batean argitaratutako eduki zehatzarekin kontuan hartua.
  • Lege-baliabide bateratu bat. Erakundeak azken testu bateratuaz gain arauak izan dituen bitarteko idazkiak ere eskaintzen baditu, bertsio horietako bakoitza lege-baliabide bateratu desberdin gisa taxutu beharko da.

Horrez gainera, hasierako lege-baliabidea eta baliabide bateratuak lotzeko honako ezaugarri hauek erabiltzen dira: eli:consolidates (lege-baliabide bateratu bat hura bateratzen duen hasierako baliabidearekin lotzeko) eta eli:consolidated_by (hasierako lege-baliabide bat segidako eguneratzeekin bat datorren lege-baliabide bateratuarekin lotzeko).

(Edukia ez dago euskaraz)

Arauaren bertsio bakarra (nola hasierakoa hala bateratua) eskaintzen duten toki-erakundeek lege-baliabide bakar bat eratu ahalko dute:

(Edukia ez dago euskaraz)

Nolanahi ere, erakundearen ereduak lege-baliabide abstraktua ote duen alde batera utzita, hasierako lege-baliabideak eta/edo bateratuak lege-adierazpen bat izan behar du gutxienez (hizkuntza bakar batean argitaratzen bada), edo hizkuntza bat baino gehiagotan argitaratzen bada, dagokion kopuruan[44].

Baliabidea eta dagozkion adierazpenak lotzeko, ontologiaren ezaugarri hauek erabiltzen dira: eli:realizes, eta horren alderantzizko eli:is_realized_by.

Adierazpen bakoitza gutxienez formatu batean adierazi behar da (pdf, html, xml, etab.). Baliabidearen adierazpena eta hori eskaintzeko formatuak eli:embodies eta eli:is_embodied_by ezaugarrien bidez lotzen dira.

Zehaztapenak arreta berezia eskaintzen die Estatuko eta autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan bi aldiz argitaratzen diren kasuei[45]. Argitalpen bikoitzeko eredu hori udal-informazioko aldizkari bat dagoenean ere aplikatu ahalko da, argitalpen hori probintziako aldizkari ofizialean egindakoarekin lotzeko. Haatik, hala eginez gero, arreta berezia jarri beharko litzateke eli: date_publication metadatuari dagokionez; izan ere, hurrengo apartatuan ikusiko den bezala, tokian tokiko arauen kasuan, elementu hori URIren parte da, eta beti izan beharko du probintziako aldizkarian argitaratutako data, baliabide bererako URI bat baino ez dadin sortu.

Horregatik, udal-aldizkarian argitaratzen den data tokiko informazio-sistemaren berezko metadatu gisa tratatu behar da, eta inoiz ez eli: date_publication metadatu gisa.

EREDU KONTZEPTUALA
  • Eredu kontzeptuala Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudirako aurreikusitakoaren baliokidea da.
  • Hala ere, lege-baliabide abstraktu baten konfigurazioa hautazkoa da arauaren bertsio bakar bat (nola hasierakoa hala bateratua) eskaintzen duten toki-erakundeentzat.

11.5 URI txantiloia, tokian tokiko arauetarako[46]

Tokian tokiko arauen kasuan, URIaren egitura eta osagaiak Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauen berdinak dira.

Alabaina, bi berezitasun izan behar dira kontuan:

  • {year}, {month} eta {day} elementuetarako kontuan hartzen den arauaren data ez da xedapena sinatu zeneko data, argitaratu zeneko data baizik[47].
  • {jurisdiction} eta {type} elementuak tokian tokiko araudirako berariazko tauletan oinarrituta eratzen dira.
URI TOKIAN TOKIKO ARAUETARAKO

/eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{version}/{version_date}/{language}/{format}

URIaren osagaiak
ELI name Deskribapena Formatua Balioak Iruzkinak
Jurisdiction Jurisdikzioa Balio alfabetiko eta zenbakizkoen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 3166 alfa 2+ probintziaren izen-ematearen zenbakia Toki Erakundeetako Erregistroan
Type Arau mota Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (1-4 letra) Hiztegi kontrolatuaren taula Tarteak luzera desberdinetako siglen bidez identifikatuko dira
Year Argitaratu zeneko urtea Zenbakizko balioak, UUUU formatua 2001, 2002… Probintzia-eremuko aldizkari ofizialaren argitaratze-data (uuuu/hh/ee)
Month Argitaratu zeneko hilabetea Zenbakizko balioak, HH formatua 01, 02…
Day Argitaratu zeneko eguna Zenbakizko balioak, EE formatua 01, 02…
Number (natural identifier) Zenbakia Zenbakizko balioak, batzuetan, alfanumerikoak   Gezurrezko identifikazio-zenbaki bat erabiliko da, salbu eta erakundeek euren arauak ofizialki zenbakitzen badituzte eta zenbaki hori probintzia-eremuko aldizkari ofizialean jasota agertzen bada.
Version Bertsioa Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (3 letra) Hiztegi kontrolatuaren taula Identifikatu egiten du ea legezko baliabidea hasierakoa, kontsolidatua edo zuzendua den.
Version_date (point in time) Testu bateratuari dagokion eguneratze-data adierazten du Zenbakizko balioak. Formatua: UUUUHHEE   Baliabide bateratuetarako bakarrik
Language Xedapenaren hizkuntza Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 639-3 (3 letrako kodea), valentzieraz dauden testuetarako eta testu elebidunetarako egokitzapen batekin
Format Argitalpenaren formatua Balioen zerrenda mugatua html, pdf, epub, xml… Formatuen balioak IANAk ezarritako tipologietara egokitu behar dira
a) Jurisdikzioa (eli:jurisdiction)

Elementu horrek identifikatzen du kontuan hartutako lege-baliabidearen lurralde-eremua. Estatuko eta autonomia-erkidegoko legeriaren kasuan, ISO3166 alfa2 araua erabiltzen da.

Toki-erakundeei dagokienez, ISO3166 alfa2 indizeak sailkapen bakar bat du probintzientzat, eta, beraz, ez da baliagarria jarraibide homogeneoen arabera toki-erakunde guztien jurisdikzioa zehazteko.

Horregatik, toki-erakunde mota guztietarako aukeratutako sistemak, probintziak barne, ISO3166 alfa2 konbinatzen du dagokion autonomia-erkidegoaren adierazle gisa, baita Toki Erakundeen Erregistroko izen-ematearen zenbaki osoa ere.

Erregistro horretako izen-ematearen zenbakia errepikaezina eta denboran iraunkorra da, eta administrazio publikoen arloan eskumena duen ministerioaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri[48].

Izen-ematearen zenbakiak «01XXYYYY» egitura du, eta bertan:

  • 01 => erakunde mota
  • XX => Coding INE provincial
  • YYYY => zenbakizko kodea

Adibidez,

  • Cadizko Probintziako Diputazioa: es-an-02110000
  • Aranda de Dueroko Udala: es-cl-01090183

Hiztegi kontrolatuaren taulak, ISO3166 alfa 2 (autonomia-erkidegoa) eta Toki Erakundeen Erregistroko izen-ematearen zenbakia konbinatuz, eskuragarri eta eguneratuta daude https://www.elidata.es/mdr/authority/jurisdiction/2/ webgune komunean.

eli:jurisdiction

ISO3166 alfa2 araua-Toki Erakundeen Erregistroko izen-ematearen zenbakia

b) Baliabide mota (eli:type_document)

ELI eskeman, eli:type_document elementua hiztegi kontrolatuko taula batean jaso behar da.

Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudian bezala, luzera aldakorreko siglen bidez identifikatutako balioen zerrenda mugatu bat usatuko da (1-4 letrakoa).

Taula sinplifikatu bat aukeratu da, arau-kategoria garrantzitsuenetan oinarrituta dagoena; «beste batzuk» (alia) hondar-kategoria honako hauetako utzita: arau-izaera bihurtzeko aukera txikia duten erabakiak (hala nola bandoak), edo hiztegi kontrolatuaren taulan jasotako motetako ezein ez direnak zehatz-mehatz.

Nolanahi ere, taula interpretatzeko ez da pentsatu behar kategoria guztiak nahitaez ezarpenean baliatu behar direla, eta toki-erakunde bakoitzak erabakiko du identifikatzailea zer motatako arauei zaien aplikatzekoa, 11.3 apartatuan azaldutakoari jarraikiz betiere.

eli:type

Mota horretako arauen indargabetze, aldaketa eta eteteei honako hau esleitu behar zaie: onartu, indargabetu, aldatu edo eten beharreko dokumentuari dagokion eli:type: adibidez, osoko bilkurak mota horietako bat onartzen, indargabetzen, aldatzen edo eteten duen erabakiek onartutako, indargabetutako, aldatutako edo etendako dokumentuari dagokion typea eramango dute.

Espainola Espainola Euskara Galiziera Valentziera Oharrak Balioa
Ordenanza Ordenança Ordenantza Ordenanza Ordenança Kontuan izan behar da mota horrek zerga-ordenantzak ere barne hartzen dituela. Odnz
Reglamento Reglament Erregelamendua Reguamento Reglament Kontuan izan behar da mota horrek erregelamendu organikoak ere biltzen dituela. reg
Instrumento urbanístico Instrument urbanístic Hirigintza-plangintzako tresna Instrumento urbanístico Instrument urbanístic

Kontuan izan behar da mota horrek barne hartzen duela lurralde- edo hirigintza-plangintzako edozein arau, haren izen zehatza edozein dela ere.

Hirigintza-esparruko ordenantzek «ordenantza» mota eramango dute.

iurb
Presupuestos Pressuposts / pressupostos Aurrekontuak Orzamentos Pressupostos   pre
Estatutos Estatuts Estatutuak Estatutos Estatuts   est
Otros Altres Beste batzuk Outros Altres Aurreko kategorietan sartzen ez diren erregelamendu-izaera duten xedapenei soilik eslei dakieke, bai eta horien aldaketei, indargabetzeei eta eteteei ere. alia

Toki-erakundeek dokumentu moten hiztegi kontrolatuaren taula -tokian tokiko araudiaren berezkoa- erabili behar dute, ez besterik. Inola ere ezin dituzte erabili Estatuko eta autonomia-erkidegoko arauek berezkoak dituzten typeak[49]. Bi kategoria komun baino ez daude hiztegi kontrolatuaren bi tauletan, hau da, «erregelamendua» eta «beste batzuk». Horiek dira Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko jurisdikzioen eraginpean ager daitezkeen kategoria bakarrak.

Nabarmendu behar da horiek direla, hain zuzen, ELIren ondorioetarako arau motak, baina erakunde bakoitzak bere sisteman edo datu-basean tipologia propioa izan dezakeela, aberatsagoa eta osatuagoa, eta dagokion mapaketa egiteko aukera ere baduela eli:type taularekin.

Elkarroperagarritasuna bermatzeko, arauaren izaera juridikoaren arabera esleitu behar da type_document delakoa, eta ez probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratu den formula-aldagaien arabera. Ildo horretan, arau mota bera (kasu baterako, ordenantza bat) hainbat modutan argitaratuta ager daiteke, besteak beste:

  • Ordenantza
  • Ordenantza onartzea
  • Osoko bilkuraren erabakia, ordenantza onartzen duena/ordenantza behin betiko bihurtzen duena
  • Ordenantzaren (onespenerako) ediktua
  • Ordenantzaren (onespenerako) iragarkia

Kasu horiei guztiei mota bereko eli:type_document delako bati dagozkio: «ordenantza»; edonola ere, probintzia-eremuko aldizkari ofizial bakoitzak egungoen kondizio berberetan eutsi ahalko dio bere argitalpenari.

Alabaina, gerta liteke arau jakin bat aurreikusitako tipologietako ezeinetan sartzea saila izatea. Halako kasuetarako, eta URI bateraezinik ez dadin sortu, gomendagarria da, dagokion URIa sortu aurretik, ELI lehendabizi ezarri duen administrazioak -nola probintzia-eremuko aldizkari ofizialak hala toki-erakundeak- esleitutako maila egiaztatzea.

Hona hemen typeen esleipenaren zenbait adibide:

Lege-baliabidea eli: type_documet Balioa
Jabari publikoa aprobetxatzeagatiko tasa arautzeko udal-ordenantzaren eranskina indargabetzea behin betiko onartzea Ordenantza odnz
Udalaren Araudi Organikoa eta funtzionamenduari buruzkoa behin betiko onartzea Erregelamendua reg
Hiri Antolamenduko Planeko hirigintza-arauen testu bategina Hirigintza-plangintzako tresna iurb
1. industrialdeko 159. lurzatia urbanizatzeko proiektua behin betiko onartzea… Hirigintza-plangintzako tresna iurb
Hirigune historikoa babesteko Plan Bereziaren antolamendu xehatuaren aldaketa puntuala behin betiko onartzea Hirigintza-plangintzako tresna iurb
2020ko aurrekontuak behin betiko onartzea Aurrekontuak pre
Haur-eskolen Estatutuak aldatzea Estatutuak est
ETEen gaineko inpaktu ekonomikoa minimizatzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzeko ediktua, honetatik eratorria… Beste batzuk alia
Probintziako diputazioaren araua, laguntza ekonomikorako Beste batzuk alia
Alkatetzaren ebazpena, zamalanen ordutegiak arautzen dituena Beste batzuk alia
Alokairu sozialeko erregimeneko etxebizitzen eskatzaileak hautatzeko administrazio-klausulen baldintza-agiria… Beste batzuk alia
…ko Udaleko Gobernu Batzordearen akordioa, puntu berdeak erabiltzeko araudiari buruzkoa Beste batzuk alia
Administrazio-jarduera automatizatuak onartzeari eta organoaren zigilu elektronikoa sortzeari buruzko dekretua Beste batzuk alia

Akatsen eta/edo hutsen zuzenketei dagokienez, subtypetzat hartuko dira, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauetarako aurreikusitakoaren baliokide gisa.

Akats-zuzenketen URIari dagokionez, zuzendutako arauari dagokion lege-baliabide abstraktuaren URIaren egiturarekin osatzen da: eli:number delakoaren ondoren, corrigendum elementua eta huts-zuzenketa probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratu zeneko data (eli:date_publication) eransten dira, UUUUHHEE formatuarekin, zuzendu beharreko araua argitaratu zen datatik bereizteko.

/eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{corrigendum}/{date_publication}/{dof}/language/format

Adibidez:

Hutsaren zuzenketa, Manzanareseko Udalaren ur-horniduragatiko, estolderiagatiko eta arazketagatiko tasa arautzen duen ordenantza aldatzeari buruzko 2019ko abenduaren 27ko probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratutako iragarkian (2020ko ekainaren 4ko probintzia-eremuko aldizkari ofiziala)

eli/es-cm- 01130533/odnz/2019/12/27/(1)/corrigendum/20200604/dof/

Hutsen eta akatsen zuzenketak lege-baliabideen hasierako bertsioari dagokionez bakarrik egin daitezke. Baliabide bateratuek ezin dute akatsak zuzentzeko subtypea eraman.

eli:type_doc

Hiztegi kontrolatuaren taula, luzera desberdinetako siglekin (1-4 letra)

ZUZENKETAK EGITEKO URI

/eli/{jurisdiction/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{corrigendum}/{date_publication}/{dof}/{language}/{format}

c) Baliabidearen data (eli:date_publication)

Tokian tokiko arauetarako ELIren URI txantiloiaren berezitasunetako bat zera da, URI eratzeko kontuan hartuko den eguna testua -behin betiko testua- probintzia-eremuko aldizkari ofizialean[50] ofizialki argitaratzen den eguna izango dela, eta ez, ordea, testua hartzen edo sinatzen den eguna[51].

Desberdintasun horren arrazoia zera da, araua hartu zeneko eguna interpretazio juridikoaren mende dagoela, tokian tokiko halako arau jakin batzuen behin betiko testua isilbidez onartzekoa izaten baita. Hartze-data erabiltzen bada, URI bateraezinak esleitu ahalko zaizkio lege-baliabide berari, nahiko erraz.

Osagaiak era independentean erabiltzen dira {year} {month} {day}; horrela, URI etenez gero, urte, hilabete edo egun zehatz batean type berberarekin argitaratutako arau guztiak berreskuratzeko aukera egongo da.

  • Year (argitaratu zeneko urtea): UUUU formatua
  • Month (argitaratu zeneko hilabetea): HH formatua
  • Day (argitaratu zeneko eguna): EE formatua
eli:date_publication

Formatua AAAA/MM/DD

d) Identifikazio-zenbaki naturala (eli:number) (eli:number)

Elementu horrek xedapen bakoitza bere arau motaren barnean identifikatzen duen zenbaki ofizialaren berri ematen du.

Ezinbestekoa da elementu hori txantiloian sartzea, batzuetan ez baitira nahikoak «type» eta «date» elementuak lege-baliabideak adierabakarrez identifikatzeko, egun berean mota bereko zenbait arau -erakunde berak hartuak- argitaratu daitezkeelako.

Ia ez dago zenbaki ofiziala duen tokian tokiko araurik; hau jo behar da halakotzat: probintzia-eremuko aldizkari ofizialean identifikazio-helburuekin egindako argitalpenaren izenburuan jasotzen dena, eta esleipen-irizpide formalizatu, normalizatu eta sendoei jarraikitzen diena.

Ildo horretan, argitaratzean probintzia-eremuko zenbait aldizkari ofizialek xedapenei egunkariaren antolamendu- eta barne-kontrolerako helburuekin soil-soilik egozten dizkieten zenbakiak (esaterako, argitalpenaren ordena-zenbakia, bazterrekoak, EEKa eta antzekoak), ez dira zenbaki ofizialtzat hartzen.

Tokian tokiko arauen zenbakitze ofizialaren egoera zaildu egiten da, toki-erakundeen informazio-sistemek batzuetan ez baitituzte izaten probintzia-eremuko aldizkari ofizialetan argitaratutako tituluan agertzen ez diren zenbakiak (adibidez, zerga-ordenantzak).

Arau beraren zenbakitzea ez bada uniformea, baliteke URI hutsal ugari egotea, eta, beraz, jada adierazi den bezala, probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitalpenaren izenburuan agertzen den zenbakia baino ezin da jaso eli:number gisa. Toki-erakundeak zenbakitze propioa badu baina zenbakitze hori ez bada agertzen probintzia-eremuko aldizkari ofizialeko argitalpenean, eli:id_local delakoaren metadatuan jaso dezake, baina inoiz ez da erabili beharko eli: number gisa URIak eta ELI metadatuak sortzeko.

Arauak zenbaki ofiziala duenean, zehaztapenaren 7.4 apartatuan ezarritako irizpideei jarraituko zaie eli:number delakoa esleitzeko.

Zenbaki ofizialik ez badago (horixe izaten da, gainera, gehienetan gertatzen den egoera) ELIren URIek eli:number elementua ere eraman beharko dute, baina halako kasuetan gezurrezko zenbaki bat sortu beharko da.

Gezurrezko zenbaki hori parentesi artean idatziko da, zenbaki ofizialetatik bereizteko.

  • Mota bereko eta toki-erakunde bereko arauak daudenean (hau da, URI potentzialki berdin-berdinak dituztenak) bat baino gehiago direnean, gezurrezko zenbakia [(1), (2), (3)… eta abar] sekuentzialki esleituko da.
  • Mota bateko eta data bateko lege-baliabide bakarra dagoenean, (1) zenbaki sekuentziala esleituko zaio beti, beste lege-baliabide batekin nahasteko arriskurik ez badago ere, «number» txantiloiko osagai finkoa delako[52].

Gezurrezko identifikatzaileak esleitzea, egun berean argitaratutako mota bereko hainbat arauren aurrean gaudenean, kontu labaina da, lege-baliabide berbera eskain dezaketen administrazioek (aldizkari ofiziala eta xedapena igorri duen toki-erakundea) ELI aplikatzean asimetria dutelako.

Horrela, egun berean probintzia-eremuko aldizkari ofizialean toki-erakunde beraren hainbat ordenantza argitaratzen badira, ohikoena zera izango da, probintzia-eremuko aldizkari ofizialak eta toki-erakundearen informazio-sistemak gezurrezko zenbakiaren esleipena modu autonomoan egitea. Gainera, oso litekeena da esleipen hori ez izatea aldiberekoa eta une desberdinetan egitea.

Jada adierazi den bezala, ELI eredua eta edozein URIren (Uniform Resource Identifier) filosofia bera dela-eta, ezinbestekoa da arau jakin bati esleitutako URIa berbera izatea, zein informazio-sistematatik eskaintzen den alde batera utzita.

Koordinazioa errazteko eta URI bateraezinik sortu ez dadin, gezurrezko zenbakia esleitzeko irizpidea aldizkari ofizialean arauak agertzen direneko hurrenkera izan liteke. Aurreko adibidean, lehenengo postuan (hau da, probintzia-eremuko aldizkari ofizialaren aurkibidean «aurretik») argitaratuta agertzen den ordenantzak (1) gezurrezko zenbakia izango luke, eta horrela hurrenez hurren.

Nolanahi ere, erakunde berak hainbat arau ematen ditueneko halako kasuetan, arau horiek mota berekoak badira eta egun berean argitaratu badira, gomendagarria da ELI bigarrenik eratzen duen administrazioak egiaztatzea URIa lehenik eta behin sortu duen Administrazioak esleitu dion gezurrezko zenbakia.

Gaineratu behar da ELI proiektua dela eta, toki-erakundeek euren arauei -tipologia garrantzitsuenekoei behintzat-, zenbaki ofizial bat esleitzea komeni ote den baloratu ahalko luketela. Esleipen hori Estatuko eta autonomia-erkidegoetako maila handieneko arau moten kopuruaren antzera egin liteke: zenbaki sekuentziala urteko (bai segida bakar batean arau-tipologia guztietarako, bai segida independenteetan motaren arabera).

eli:number
  • Zenbaki ofizialik gabeko arauak: gezurrezko zenbakia sortzen da (parentesi artean), probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratzen den ordenaren arabera.
  • Zenbaki ofiziala duten arauak: Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauetarako zehaztapenean ezarritako jarraibideak aplikatzen dira.
e) Bertsioa (eli:version)

Osagai horren bidez adierazten da baliabidea arauaren hasierako testuari dagokion (aldizkari ofizialean argitaratutako testuari, alegia) ala lege-baliabide bateratu bat den.

eli:version elementuari hiztegi kontrolatuaren taula bat esleitu behar zaio; tokian tokiko araudiaren kasuan, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudiari dagozkion balio berberak izango ditu:

  • dof: hasierako lege-baliabiderako
  • con: lege-baliabide bateraturako

Era berean, bertsio zuzendua duten administrazioek «cer» balioa erabili ahalko dute. Kontuan izan behar da balio hori kasu honetan balio ez dela erabiliko: sistemak arauaren testua gaineratutako zuzenketekin eskaintzen duenean (beraz, ezin da hasierako lege-baliabidetzat jo) eta, gainera, bertsio bateratuetatik bereizita eta independenteki eskaintzen duenean (beraz, ezin da lege-baliabide bateratutzat hartu).

eli:version
  • dof (hasierako lege-baliabidea)
  • con (lege-baliabide bateratua)
  • cer (zuzendutako lege-baliabidea)
f) Bertsioaren data (eli:version_date)

Txantiloiaren osagai horrek baliabide bateratuak[53]eguneratzeko unea adierazten du, administrazio bakoitzak bertsio bateratuak sortzeko aplikatzen duen irizpidearen arabera (indarreko testua, argitaratutako azken testua, etab.).

Europar Batasunak gomendatzen duen UUUUHHEE formatua erabiliko da, sinatze-datatik bereizteko.

eli:version_date elementua bitarteko bertsio bateratuak eskaintzen direnean soilik izan behar da URIren parte[54]. Alabaina, bertsio horiek eskaintzen ez badira ere, baliteke baliagarria izatea informazio hori sistemaren metadatu gisa sartzea.

Lege-baliabide bateratu baten eskabideak ez badu adierazten bertsio-datarik, sistemak eskuragarri dagoen azken bertsioa erakutsiko du lehenespenez, bertsiorik erabilgarriena izaki erabiltzailearentzat.

eli:version_date

UUUUHHEE formatua

g) Hizkuntza (eli:language)

Txantiloiaren osagai horrek lege-baliabidea zein hizkuntzatan argitaratu den adierazten du.

Elementu hori eratzeko, Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudirako aurreikusita dagoena bezalaxe, ISO 639-3 arauaren hiru letrako kodeak erabiliko dira, valentziererako eta testu elebidunetarako egokitzapen batekin, administrazio batzuek bi hizkuntza-adierazpen argitaratzen baitituzte dokumentu berean.

Hizkuntza Balioa
gaztelania spa
katalana cat
euskara eus
katalana glg
okzitaniera oci
valentziera vci
Testu eleaniztunak mul
Testu elebidunak  
katalana+gaztelania cat-spa
euskara+gaztelania eus-spa
euskara+gaztelania glg-spa
euskara+gaztelania oci-spa
okzitaniera+katalana oci-cat
valentziera+gaztelania vci-spa

Kontuan izan behar da autoritate taulak Espainian ofizialak diren hizkuntzak bakarrik hartzen dituela aintzat. Administrazio batek lege-baliabideak atzerriko hizkuntzetan (ingelesez, frantsesez…) eskaintzen baditu, ISO 639-3 arauaren araberako balioak esleituko dira.

eli:language

ISO 639-3 valentzierako eta testu elebidunetarako egokitzapenekin

h) Argitalpenaren formatua (eli:format)

Europar Batasunak gomendatzen dituen URI balioak IANA erakundeak ezarritakoak dira. Zerrenda osoa hemen ikus daiteke: http://www.iana.org/assignments/media-types.

eli:format

IANA

i) URIren adibideak

Jarraian, URIen adibide batzuk jarri ditugu.

Gasteizko Udalaren Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza behin betiko onestea (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean -2009ko abuztuaren 28koan- argitaratua)

Lege-baliabide abstraktua:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)

Hasierako lege-baliabidea:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof

Hasierako lege-baliabidearen adierazpenak:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof/spa
  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof/eus

Hasierako lege-baliabidearen formatuak:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof/spa/html
  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof/eus/html
  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof/spa/pdf
  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/dof/eus/pdf

Lege-baliabide bateratua:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/con

Bateratutako lege-baliabidearen adierazpenak:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/con/spa
  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/con/eus

Lege-baliabide bateratuaren formatuak:

  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/con/spa/pdf
  • eli/es-pv-01010590/odnz/2009/08/28/(1)/con/eus/pdf

11.6 Probintziako Aldizkari Ofizialerako URI txantiloia

Lege-baliabidetzat jo daitekeenari dagokionez, ELIk hainbat ikuspuntu onartzen ditu. Horrela, arauei ez ezik, identifikatzailea egunkari ofizialaren zenbakiei ere aplika dakieke.

ELIren muina arauak dira; izan ere, modu berean identifikatu eta deskribatzea ezinbestekoa da elkarroperagarritasunerako eta herritarrek legezko informazioa eskuratzeko aukera gehiago izateko.

Haatik, nahiz eta proiektuaren helburua ez den probintzia-eremuko aldizkari ofizialei URI bat esleitzea, komenigarritzat jo da gehigarri honetan URI txantiloirako eredu espezifiko bat sartzea probintzia-eremuko aldizkari ofizialetako aleetarako eta laburpen edo indizeetarako, egoera teknologikoak argitaratutako arauei ELI aplikatzea eragozten dien aldizkariek proiektuan parte hartu ahal izan dezaten identifikatzailea egunkari ofizialean bertan aplikatuz[55].

Probintzia-eremuko aldizkari ofizialetako URI-ELIren txantiloia Estatuko eta autonomia-erkidegoetako aldizkarietarako aurreikusitakoaren berbera da.

Horretarako, «type» osagaiari dagokion hiztegi kontrolatuaren taulako bi balio erabiliko dira:

  • dia: egunkari ofizialaren ale bat identifikatzeko
  • sum: aurkibidea identifikatzeko
URI TXANTILOIA: ALDIZKARI OFIZIALA

/eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{language}/{format}

URIren osagaiak probintzia-eremuko aldizkari ofizialetarako
ELI name Deskribapena Formatua Balioak Iruzkinak
Jurisdiction Jurisdikzioan Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 3166 alfa 2+ probintziaren izen-ematearen zenbakia Toki Erakundeetako Erregistroan
Type Lege-baliabidearen mota adierazten du Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (1-4 letra) Hiztegi kontrolatuaren taula Hiztegi kontrolatuaren taulak bi balio espezifikoak jasotzen ditu:
  • «dia» egunkari ofizialaren zenbakietarako
  • «sum» dagokion zenbakiaren aurkibiderako
Year Aldizkariaren argitaratze-urtea Zenbakizko balioak, UUUU formatua 2001, 2002… Aldizkariaren argitaratze-data (uuuu/hh/ee)
Month Aldizkariaren argitaratze-hilabetea Zenbakizko balioak, HH formatua 01, 02…
Day Aldizkariaren argitaratze-eguna Zenbakizko balioak, EE formatua 01, 02…
Number Zenbakia Zenbakizko balioak, batzuetan, alfanumerikoak   Aldizkari ofizialaren zenbakia. Zenbakiak laburpenak edo eranskinak baditu, horien identifikazioa gehituko da, zenbakitik marratxo batez bereizita.
Language Hizkuntza Alfabetoko balioen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuaren taula ISO 639-3 (3 letrako kodea), valentzieraz dauden testuetarako eta testu elebidunetarako egokitzapen batekin
Format Argitalpenaren formatua Balioen zerrenda mugatua html, pdf, epub, xml… Formatuen balioak IANAk ezarritako tipologietara egokitu behar dira

Adibidez:

  • Cádizko Probintziako Aldizkari Ofiziala, 208. zenbakia, 2020ko urriaren 30ekoa.

    eli/es-an-02110000/dia/2020/10/30/208/spa

  • Cádizko Probintziako Aldizkari Ofizialaren (208. zenbakia, 2020ko urriaren 30ekoa) aurkibidea

    eli/es-an-02110000/sum/2020/10/30/208/spa

11.7 Metadatu komunak tokian tokiko arauetarako

URI txantiloia Espainian ezartzeko, normalizatu behar dira administrazioek legedia deskribatzeko erabiltzen dituzten metadatuak, behintzat, URIren osagaiei buruzko informazioa jasotzen duten horiek.

Horregatik, 1. oinarria 2. oinarriarekin batera jorratu behar da, gainerako toki-erakundeekin eta nola Estatuko hala autonomia-erkidegoetako administrazioekin partekatutako gutxieneko metadatuen zerrenda bat ezartze aldera.

Tokian tokiko araudirako metadatu komunen zerrendan honako hauek sartzen dira:

  • ELIren URIak eratzeko informazioa daukaten metadatuak.
  • Eli:title metadatua[56].
  • Dokumentuaren dataren metadatuak (eli: date_document) eta argitaratzen duen erakundea (eli:publisher).
  • Baliabideak horien adierazpen eta formatuekin lotzen dituzten metadatuak: eli:realizes eta eli:is_realized_by, eli:embodies eta eli:is_embodied_by.
  • Toki-erakundeak hautatutako eredu kontzeptuala eratzen duten baliabideen arteko loturak zehazten dituzten metadatuak, 11.4. apartatuan deskribatutakoari jarraikiz.

Hala ere, administrazioek ez dituzte gaur egun erabiltzen dituzten metadatu-eskemak ordeztu behar. ELI metadatuak metadatu-eskema pertsonalizatuekin batera erabil daitezke, eta eskema propioan ELI ontologiako elementuekin batera erabilitako elementuen mapaketa egin daiteke.

Metadatu komunen lotura Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiarenaren paraleloa bada ere, tokian tokiko arauei aplikatzen zaizkienean metadatuen dinamikari buruzko berezitasun batzuk gehitu behar dira:

  1. eli: date_publication metadatua, lehen adierazi den bezala, Probintziako Aldizkari Ofizialean edo probintzia bakarreko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizial autonomikoan argitaratutako dataren araberakoa da.
  2. eli: date_document metadatua (hartu edo sinatu zeneko eguna) behin betiko testuei buruzkoa baino ez da, dela kide anitzeko organoak onartu/jakinarazi zueneko eguna, dela agintaritza eskudunak sinatu zueneko data, kasuan kasuko arau motaren arabera[57].
  3. eli: version_date metadatua testu bateratuen bitarteko bertsioak eskaintzen badira baino ez da beharrezkoa.
  4. eli: is_member_ eta eli: has_member metadatuak beharrezkoak dira erakundearen eredu kontzeptualaren arabera, 11.4 apartatuan azaldutakoari jarraikiz. Aitzitik, baliabideak horien adierazpen eta formatuekin lotzen dituzten metadatuak nahitaezkoak dira: eli:realizes eta eli:is_ realized_by, eli:embodies eta eli:is_embodied_by.
  5. eli:consolidates eta eli: consolidated_by metadatuak erakundeak testu bateratuak eskaintzen dituenean baino ez dira beharrezkoak.
  6. eli: has_another_publication eta eli: is_another_publication metadatuak soilik erabiliko dira udal-informaziorako aldizkari bat badago eta probintziako aldizkari ofizialak egindako argitalpena udal-informazioko aldizkariak egindakoarekin lotu nahi bada. Kontuan izan behar da metadatu horiek ezin zaizkiela aplikatu baliabide bateratuei.
TOKIAN TOKIKO ARAUDIAREN GUTXIENEKO METADATU KOMUNAK
Name Domain Range Definition Oharrak
TOKIAN TOKIKO ARAUDIAREN URI TXANTILOIAREN PARTE DIREN METADATUAK
eli:jurisdiction LegalResource eli:AdministrativeArea, containing the list of administrative territorial units defined in http://publications.europa.eu/mdr/auth ority/atu The jurisdiction from which the legal resource originates. Honen arabera zehaztua: ISO 3166 alfa 2+ toki-erakundeen Erregistroko izen-ematearen zenbakia (11.5 a apartatua). Esteka hau: https://www.elidata.es/mdr/authority/jurisdiction/2/
eli:type_document LegalResource eli:ResourceType, corresponding to a local concept scheme

The type of a legal resource (e.g. "Directive", "Règlement grand ducal", "law", "règlement ministeriel", "draft proposition", "Parliamentary act", etc.).

Member states are encouraged to make their own list of values in the corresponding concept scheme. EU Publications Office provides a list of values for EU resource types at http://publications.europa.eu/mdr/authority/resource-type.

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera. Hiztegi kontrolatuaren taula (11.5 b apartatua). Esteka honetara: https://www.elidata.es/mdr/authority/resource-type/2/
eli:date_publication LegalResource; Legalexpression xsd:Date Date of publication of the official version of the legislation, in hard copy or online, depending on what the official publication is, and when it was published. Publication dates at the level of legal expressions can be separately asserted, using standard Dublin Core properties. Probintzia-eremuko aldizkari ofizialean argitaratu den egunari dagokio. URIren year/month/day elementuak sortzen ditu.(11.5 c apartatua).
eli:number LegalResource xsd:String An identifier or other disambiguating feature for a legal resource or legal expression. This can be the number of a legislation, the number of an article, or the issue number of an official journal.

Gezurrezko zenbaki bat sortzea, salbu eta toki-erakunde emaileak ofizialki zenbakitzen badu eta zenbakia probintzia-eremuko aldizkari ofizialaren argitalpenean agertzen bada.

Fikziozko zenbakiaren balioa parentesi artean agertu behar da (11.5 d apartatua).

eli:version LegalResource eli:Version, corresponding to a local concept scheme A version status for the resource. Member states are encouraged to make their own list of values in the Version concept scheme. Example of such values can be "Official Journal", "made", "consolidated", "proposed", "prospective", etc. Hiztegi kontrolatuaren taula (V.3 eranskina). Esteka hau: https://www.elidata.es/mdr/authority/version/
eli:version_date LegalResource xsd:Date The point-in-time at which the provided description of the legislation is valid.

Metadatu hori baliabide bateratuetarako aurreikusita dago eta horien eguneratze-data adierazten du.

Hainbat interpretazio-irizpidetara egokitzen da (indarraldi-irizpidea edo argitalpen-irizpidea).

Nahitaezkoa da bitarteko bertsio bateratuak eskaintzen direnean. Halako kasuetan baino ez da URI URIaren parte (11.5 f apartatua).

eli:language LegalExpression eli:Language, corresponding to the list of languages published by EU Publications Office

The language of an expression.

EU Publications Office provides a list of languages at http://publications.europa.eu/mdr/authority/language. This list is large enough so that member states should not have to declare local values.

Note that, if needed, a language can also be stated on a legal resource using the Dublin Core "language" property.

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera.

ISO 639-3 arauaren arabera zehazten da, valentzierarentzako eta testu elebidunentzako egokitzapen batekin (11.5 g apartatua). Esteka hau: https://www.elidata.es/mdr/authority/language/

eli:format Format Owl:Thing

The file format, physical medium, or dimensions of the resource (definition from Dublin Core).

Possible URIs values should be taken from http://www.iana.org/assignments/media-types (e.g. http://www.iana.org/assignments/media-types/application/xml), and can serve as a basis for content negotiation for the server to return the appropriate file based on the client preference.

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA DUTEN METADATUAK
eli:title LegalExpression xsd:String

The title, or name, of an expression.

Note that, if needed, a title can also be stated on a legal resource using the Dublin Core "title" property.

Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera.
eli:date_document LegalResource; xsd:Date Date of adoption or signature (of the form yyyy-mm-dd). Behin betiko testuari dagokiona, dela kide anitzeko organoak onartu/jakinarazi zueneko eguna, dela agintaritza eskudunak sinatu zueneko eguna.
eli:publisher (eli:publisher_agent) LegalExpression; Format xsd:string Publisher: An entity responsible for making the resource available (definition from Dublin Core). This property should be used when the value cannot be identified by a suitable URI; if a URI is available, the property "publisher_agent" should be used. Interesgarria da baliabidea eskaintzeko ardura duen erakundea identifikatzea, dagokion URIaren bidez, baliabidearen ardura duen probintzia-eremuko aldizkari ofiziala edo toki-erakundea izan daitekeelako.
ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANAK ZEHAZTEN DITUZTEN METADATUAK
eli:is_member_of LegalResource LegalResource Indicates that this resource is conceptually included in another one. Typically the successive temporal versions of a given legislation are conceptually members of a single «abstract» resource. For the notion of physical inclusion, use eli:is_part_of. Lege-baliabide bat dagokion lege-baliabide abstraktuarekin lotzen du.
eli:has_member LegalResource LegalResource Indicates that this resource conceptually includes another one. For the notion of physical inclusion, use eli:has_part. Lege-baliabide abstraktua baliabideekin lotzen du legezkoak, hortik datozenak.
eli:is_realized_by LegalResource LegalExpression Relates a legal resource to a legal expression of this resource in the form of a "sequence of signs" (typically alpha-numeric characters in a legal context) (definition adapted from RDA). Inverse of "realizes". Lege-baliabide bat bere adierazpenekin lotzen du. Nahitaezko elementua ez bada ere, komenigarritzat jotzen da metadatu hori sartzea, harremanak bi norabidetan ezartzeko.
eli:realizes Legal Expression Legal Resource Relates a legal expression to the legal resource realised through that expression (definition adapted from RDA). Inverse of "is_realized_by". Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera. Adierazpena lege-baliabidearekin estekatzen du.
eli:is_embodied_by LegalExpression Format Relates a legal expression to a physical format of that expression (definition adapted from RDA). Inverse of "embodies". Adierazpena formatuarekin lotzeko. Nahitaezko elementua ez bada ere, komenigarritzat jotzen da metadatu hori sartzea, harremanak bi norabidetan ezartzeko.
eli:embodies Format LegalExpression Relates a physical format to the legal expression embodied in that format (definition adapted from RDA). Inverse of "is_embodied_by". Nahitaezko elementua ELI ontologiaren arabera. Formatua adierazpenarekin lotzen du.
eli:consolidates LegalResource LegalResource Indicates that this consolidated legal resource or expression (which is usually the product of an editorial process that revises the legislation) takes into account another one. This property should be used multiple times to refer to both the original version or the previous consolidated version, and to the legislations making the change. Lege-baliabide bateratua hasieran argitaratutakoarekin lotzeko.
eli:consolidated_by LegalResource LegalResource Inverse of "consolidates". Indicates that this legal resource or expression is taken into account in a consolidated text (which is usually the product of an editorial process that revises the legislation). Hasieran argitaratutako lege-baliabidea eta lege-baliabide bateratua lotzeko.
eli:corrects LegalResource or LegalExpression LegalResource or LegalExpression or Format Indicates that this resource introduces textual modifications (like correction of spelling mistakes) with no legal change in another resource, expression or format; typically corrigenda in EU legislation. For modifications that have a legal impact, use eli:amends. Zuzenketak dagokion lege-baliabidearekin lotzeko.
eli:corrected_by LegalResource or LegalExpression or Format LegalResource or LegalExpression Inverse of "corrects". Indicates a resource that introduces textual modifications (like correction of spelling mistakes) with no legal change in this resource, expression or format; typically corrigenda in EU legislation. For modifications that have a legal impact, use eli:amended_by. Lege-baliabidea haren zuzenketekin lotzeko.
eli:is_another_publication_of Legal resource Legal resource

Indicates that this resource is a new publication, in a different official journal, of another resource already published elsewhere and cannot be considered to be the same resource (owl:sameAs cannot be used to avoid potential duplication of certain metadata, like the date of publication or the publisher).

Note that this is different from the exceptionnal cases of "republication", where the same legal resource is actually republished in the same official journal a few days after its initial publication, in case of error.

Erakundeak udal-informaziorako aldizkariak egindako argitalpena probintziako aldizkari ofizialak egindakoarekin lotu nahi badu erabiltzen da.

Ez da bertsio bateratuetan erabiltzen.

eli:has_another_publication Legal resource Legal resource Inverse of "is _another_publication_of".

Erakundeak probintziako aldizkari ofizialak egindako argitalpena udal-informaziorako aldizkariak egindakoarekin lotu nahi badu erabiltzen da.

Ez da bertsio bateratuetan erabiltzen.

Igo


Notas:

  1. ^ 2017ko azaroaren 6ko Kontseiluaren Ondorioak (2017/C 441/05).
  2. ^ Kataluniari dagokionez, 35/2010 okzitaniarraren, araniarra Aranen, Lege autonomikoaren arabera, Arani espezifikoki eragiten badiote, araniarrez kaleratu behar dira Legebiltzarrararen legeak eta Geenralitateko erakundeen erabakiak eta akordioak
  3. ^ 489/1997 Apirilaren 14ko Errege Dekretua, Autonomia Erkidegoen hizkuntzetan Legeak argitaratzeari buruzkoa
  4. ^ Batzuetan, autonomia-estatutuek bi tokitan argitaratzea aurreikusten dute lege mailako gainerako arauen kasuetan, edo horietako batzuen kasuetan. Hala ere, autonomia-erkidegoko araudia dagokion aldizkari ofizial autonomikoan argitaratzen denean jartzen da indarrean, ez BOEn argitaratzen denean.
  5. ^ Argitaratzea batera egiten da, edo hori posible ez bada, lehenengo BOEn, horrek adierazten baitu indarraldia.
  6. ^ Testu kontsolidatua da arau baten jatorrizko testuan hasieratik izan dituen aldaketak eta zuzenketak biltzen dituen dokumentua. Espainian, testu horiek ez dute balio ofizialik. Batzuetan, datu-baseek finkatutako testuen azken bertsioa baino ez dute eskaintzen, beste kasu batzuetan, baita tarteko bertsioak ere.
  7. ^ Horregatik, badira ELI araudi berrienari baino aplikatu ez diotenak, beste batzuetan, zenbaki ofizialeko arauei baino ez die eragin; badago maila goreneko arauetan soilik erabiltzen deneko kasurik
  8. ^ Europako araudia hemen dago eskuragarri: http://eur-lex.europa.eu/homepage.html?locale=es. Dena den, araudi hori zenbait nazio datu-basetan ere badago, ELIren abantailetaz baliatu daitezkeenak
  9. ^Jurisprudentziaren Europako Identifikatzaileak (ECLI), hautazko oinarri baten gainean aplikagarria, jurisprudentzia identifikatzeko Europako sistema bat ezartzen du. ELIk ezaugarri desberdinak eta konplexuagoak dituzten lege-testuak identifikatzen ditu, baina bi sistemak osagarriak dira. Kontseiluak jurisprudentziaren Europako identifikatzaile bat sortzea eta jurisprudentziaren metadatu uniformeen gutxieneko multzo bat definitzea sustatu zuen, Kontseiluak jurisprudentziaren Europako identifikatzaileari (ECLI) buruz dituen ondorioen eta jurisprudentziaren metadatu uniformeen gutxieneko multzo baten bidez 2019/C 360/01.
  10. ^ Identifikatzailearen aplikazioak Administrazio bakoitzak hartutako erabakiak errespetatuko ditu, araudien bere datu basean zein xedapen aukeratzeari dagokioenan.
  11. ^ Tratatuen eta Nazioarteko beste Akordioen 25/2014 legearen, azaroaren 27koa, 23 eta 41 artikuluak.
  12. ^ ELI ontologiak hainbat bertsio ditu, EBko Argitalpen Bulegoan eskuragarri: https://op.europa.eu/en/web/eu-vocabularies/model/-/resource/dataset/eli. Zehaztapen teknikoa 1.1 bertsioan oinarrituta dago. Nabarmentzekoa da ELIren bertsio guztiak «atzerabateragarriak« direla.
    Orain arteko bertsiorik berriena, 1.3, ELIren funtzionamendua ahalbidetzera bideratuta dago, Draft legislation delakorako (hots, arau-proiektuak) paraleloa den ontologia batekin, azken hori hartzea erabakitzen duten estatu kideentzat.
  13. ^ Hori horrela bada ere, ELI baliabide juridikoen esparru zabal bateagoan erabil liteke: adibidez, argitarapeneko aldizkari ofizialei edo araudien bildumei
  14. ^ Ontologiaren arabera "ELI ontology accommodates different point of view on what should be considered a new legal resource, or a new legal expression of the same resource. Typically, a consolidated version can be viewed, in the context of ELI, either as separate legal resource (linked to original version and previous consolidated version using corresponding ELI relations), or as a different legal expression of the same legal resource".
  15. ^ «Bertsio zuzendua» arauak hasieran argitaratutako testuan egindako zuzenketak biltzen ditu.
  16. ^ eli: is_member_of definizioa Indicates that this resource is conceptually included in another one. Typically the successive temporal versions of a given legislation are conceptually members of a single «abstract» resource. For the notion of physical inclusion, use eli: is_part_of.
  17. ^ eli: has_member_of definizioa: Indicates that this resource conceptually includes another one. For the notion of physical inclusion, use eli: has_part.
  18. ^ Dokumentu elebidun bakarra badago, orduan lege-adierazpen bakarra egongo da.
  19. ^ Argitalpen bikoitza probintziako aldizkari ofizialean eta udal-informazioko aldizkarian egiten bada, ikus 11.4 apartatua.
  20. ^ 2012ko urriaren 2012ko kontseiluaren Ondoriaok (2012/C 325/02)..
  21. ^ Tokiko arauetarako URI txantiloiari dagokionez, ikus 11.5 atala.
  22. ^ Arau sistema bakoitzaren berariazko mailak eta dagozkien beste sistemen datu-baseetan barneko neurriak kontuan hartu dira
  23. ^ Hau da EBko Argitaratze Bulegoak onartutakoa.
  24. ^ Printzipioz, corrigendum elementua soilik dof bertsioan egongo litzateke.
  25. ^ Arauak lehenengo zenbakiaren arabera eta gero dataren arabera aipatzea ohikoena bada ere, data lehenengo tokian jartzea erabaki da, zenbakirik ez duten arauen bolumena dela eta. Konponbide horrek, halaber, erraztu egiten du urtero emandako baliabideak erreskuratzea.
  26. ^ Gomendatzen da zenbaki ofizialtzat ez hartzea, aldizkari ofizialen argitalpenean erreproduzituta ager daitezkeen arren, esleipen-irizpide normalizatu eta sendoekin bat ez datozenak, baizik eta xedapenaren sorburu den zuzendaritza-zentroak modu autonomoan esleitzen dituenak.
  27. ^ Kontuan izan behar da bikoiztutako arauen argitaratzea balitekeela aldi berekoa ez izatea, beraz, baliteke URIa lehenengo argitaraturiko arauari ezartzean ez jakitea data bereko eta zenbaki ofizial berdineko arauren bat egotea.
  28. ^ Agindu horien benetako data aldatu da, adibidea mantentzeko.
  29. ^ Zenbaki «faltsuak», berariaz ELIko jarraibideak betetzeko sortutakoak, erabiltzea da ohiko jardunbidea zenbaki ofizialik gabeko arauentzat
  30. ^ Bertsio zuzendua (cer) duten administrazioek ere txantiloiko osagai hori erabil dezakete.
  31. ^ Bestela, ezingo litzateke bermatu URIen iraunkortasuna.
  32. ^ Valentzierazkoarentzat «vci»siglak erabiltzea erabaki da, Balentziako Kultura Akademian ageri denez, «val»siglak «vehes»hizkuntzarako erreserbatuta daudelako, ISO 639-ren arabera.
  33. ^ Probintzia-eremuko aldizkari ofizialei dagokienez, ikus 11.6 apartatua.
  34. ^ Kontuan hartuta ELI domeinuak eta eli: jurisprudentzia elementuak aldizkari bakoitza modu indibidualizatuan identifikatzen dutela, balio bakarra erabiltzea erabaki da, aldizkari bakoitzaren identifikazio-siglak erabili beharrean (BOA, DOGV, EHAA).
  35. ^ Tokiko arauetarako metadatu komunei dagokienez, ikus, gainera, 11.7 atala.
  36. ^ Kontrakoa zehaztu ezean, gehigarrian jasota dauden probintzia-eremuko aldizkari ofizialei buruzko aipamenak probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan aplikatu behar direla ulertuko da.
  37. ^ Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 197. artikuluaren arabera, «Probintziako edo 50 000 biztanletik gorako hiriburuetako udalek, bai eta probintziako diputazioek ere, hiru hilean behin gutxienez, udalei edo probintziei buruzko informazio-aldizkari bat argitaratuko dute. Aldizkari horretan, hartutako erabaki eta ebazpen guztien laburpen bat txertatuko da, eta, gainera, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta lege hori garatzeko araudiaren arabera zabalkundea egitea derrigorrezkoa denean, edo hedatzea merezi dutenean, salbuespenezko neurriak hartzen direlako, biztanleei deitzen zaielako, tokiko edo probintziako erreferentzia historikoak eta analak direlako».
  38. ^ Biltegi komun hori, gainera, beharrezkoa da EBren Kontseiluaren 2017ko Ondorioek eskatzen duten informazioa emateko EBri.
  39. ^ Ikus 4.2 apartatua.
  40. ^ ELI ontologiaren kontzeptuak 5.1 apartatuan deskribatzen dira.
  41. ^ Ikus 5.2 apartatua.
  42. ^ eli:is_member_of delakoaren deskribapena: «Indicates that this work is conceptually included in another one. Typically, the successive temporal versions of a given legislation are conceptually members of a single "abstract" resource. For the notion of physical inclusion, use eli:is_part_of».
  43. ^ eli: has_member delakoaren deskribapena: «Indicates that this resource conceptually includes another one. For the notion of physical inclusion, use eli: has_part».
  44. ^ Dokumentu elebidun bakar bat baino ez badago, orduan lege-adierazpen bakar bat egongo da.
  45. ^ Ikus 5.3 apartatua.
  46. ^ Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauetarako URI txantiloiari dagokionez, ikus, gainera, 7. apartatua.
  47. ^ Bakoitzak bere sistema juridikoaren berezitasunak kontuan hartuta, Ceuta eta Melilla hiriek baloratu egin beharko dute zein data den egokiena ELIren URIak sortzeko: argitalpen-data edo dokumentu-data. Erabaki hori ELIri buruz dituzten webguneetan argitaratu beharko dituzte, arau guztietan modu uniformean aplikatzeaz gain.
  48. ^ Hemen eskuragarri: https://ssweb.seap.minhap.es/REL/
  49. ^ Adibidez, Alkatetzaren ebazpen edo dekretu jakin bat araudi-izaerakoa dela uste bada, «alia» typea esleitu behar zaie, eta ez »ebazpena» edo «dekretua» typeak.
    Era berean, foru-aldundiak/foru-diputazioak edo ahaldun/diputatu nagusiak emandako foru-dekretu bati «alia» typea esleitu behar zaio.
  50. ^ Nahiz eta korporazioak bere aldizkari propioa izan araua ere sartzeko, URIn kontuan hartu beharreko data probintzia-eremuko aldizkari ofizialean edo probintzia bakarreko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratutako data baino ez da.
  51. ^ ELI estandarrak espresuki onartzen du URI eratzeko argitalpen-data baliatzea: "Various interpretations allowed depending on countries' requirements, e.g. date of signature or date of publication, etc."
  52. ^ Esaterako:

    2021eko urtarrilaren 3ko probintzia-eremuko aldizkari ofizialean type bereko arau bakar bat argitaratu da.

    • eli/es-md-01860896/odnz/2021/01/03/(1)/dof

    2021eko martxoaren 4ko probintzia-eremuko aldizkari ofizialean hainbat arau argitaratu dira, baina type desberdinetakoak dira denak

    • eli/es-md-01860896/odnz/2021/03/04/(1)/dof
    • eli/es-md-01860896/reg/2021/03/04/(1)/dof
    • eli/es-md-01860896/alia/2021/03/04/(1)/dof

    2020ko uztailaren 30eko probintzia-eremuko aldizkari ofizialean type beraren hainbat arau argitaratu dira

    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/07/30/(1)/dof
    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/07/30/(2)/dof
    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/07/30/(3)/dof
    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/07/30/(4)/dof

    2020ko abenduaren 27ko probintzia-eremuko aldizkari ofizialean type desberdinaren hainbat arau argitaratu dira

    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/12/27/(1)/dof
    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/12/27/(2)/dof
    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/12/27/(3)/dof
    • eli/es-md-01860896/odnz/2020/12/27/(4)/dof
    • eli/es-md-01860896/reg/2020/12/27/(1)/dof
    • eli/es-md-01860896/reg/2020/12/27/(2)/dof
    • eli/es-md-01860896/pre/2020/12/27/(1)/dof
  53. ^ Bertsio zuzendua (cer) duten administrazioek ere txantiloiko osagai hori erabil dezakete.
  54. ^ Bestela, ezingo litzateke bermatu URIen iraunkortasuna.
  55. ^ Ezarpenaren adibide bat URIak eta ELI metadatuak probintzia-eremuko aldizkari ofizialei esleitzeko aukera da, xedapenak ematen dituen toki-erakundearen esku utziz arauetarako ELI metadatuak eta URIak sortzeko baliabideak sortzea. Orobat, probintzia-eremuko aldizkari ofizialak dagokion eremuko toki-erakundeen ELI orrialdeei buruzko informazioa eman lezake bere orrian.
  56. ^ Araugintza-teknikaren irizpide ohikoenen arabera, izenburua arauaren testuaren parte da, eta hura identifikatzeko eta aipatzeko aukera ematen du. Hala eta guztiz ere, nahiko ohikoa da probintzia-eremuko aldizkari ofizialetan izenburu bat adierazi gabe argitaratzea, edo izenburu hori aldizkariaren laburpenean eta egunkariaren barne-laburpenean agertzen denean, izenburu bera ez izatea.
    Herritarrek legeria errazago eskuratu dezaten eta arauak eta elkarroperagarritasuna hobeto identifika daitezen, ELI proiektua baliatu ahal izango litzateke argitaratutako arauei tituluak hobeto esleitzeko; horrela, probintzia-eremuko aldizkari ofizialeko izenburuak ahalik eta antz handiena izango luke toki-erakundeen informazio-sistemek erabiltzen dituztenena, horiexek baitira, hain justu, arauak identifikatzeko eguneroko jardunean erabiltzen direnak.
  57. ^ Isilbidezko onarpena gertatzen bada erakundearen osoko bilkurak inolako jarduerarik egin gabe, date_document delakotzat hartuko da araua onartutzat jo behar den eguna, hots, testuaren oinean agertu ohi dena.

Igo