Espainiako ordenamendu juridikoa errealitate konplexua eta plurala da, lurralde maila bat baino gehiagori (alegia, estatu, autonomia eta toki mailei) dagozkien arauek osatua. Hala ere, arau horiek guztiek sistema bat osatzen duten eta elkarri lotuta dauden arren, barne mailan aldeak azaltzen dira legeak dagozkien web orrietan txertatzeko eta erakusteko erabiltzen diren sistema teknikoen artean; horrek, halaber, legeak eskuratzeko orduan, zailtasunak sortzen dizkie Zuzenbideko profesional, enpresa eta, oro har, herritarrei, eta trabatzen du legediari buruzko informazio-sistemen arteko elkarreragina.
Hori dela eta, Espainian bereziki komenigarria da ELI ezartzea, Europa mailan dakartzan onurez gain, herrialde mailan informazio juridikoa eskuratzea eta administrazio desberdinen lege-informazioa kudeatzeko sistemen arteko elkarreragingarritasuna nabarmen hobetuko lituzkeelako.
Espainiako ordenamenduaren aniztasuna kontuan hartuta, ezinbestekoa da identifikatzailearen sistema ezartzeko orduan administrazio guztiak koordinaturik aritzea, Europar Batasunaren gomendioak aintzat hartzen dituen Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalak ezarritako filosofiarekin bat.
Horiek horrela, Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialak –Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoetako administrazioen eta toki administrazio-sistema osatzen duten erakundeen artean administrazio elektronikoaren arloko lankidetza sustatzeko organo teknikoak– 2017. urtean, "ELI Lantaldea" sortzeko erabakia hartu zuen, estandarra Espainiako legegintzan aplikatzeko modua aztertze aldera.
Taldeak egindako lana abiapuntu hartuta, Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialak, 2018ko martxoaren 13ko bileran, "Europako Legeriaren Identifikatzailea Espainiako Legegintzan ezartzeko (1. fasea) Zehaztapen Teknikoa" onartu zuen.
Zehaztapen horren helburua ELI Espainian ezartzeak eskatzen dituen gidalerro komunak zehaztea da, lege-baliabideak identifikatu eta deskribatzeko orduan, administrazioak koordinaturik eta koherentziaz aritu daitezen.
ELIk ezaugarri duen pixkanakako ikuspegia –Europako gainerako herrialdeek jarraitu dutena– aintzat hartuta, sistema Espainian ezartzeko prozesua hainbat fasetan egingo dela erabaki da: lehenengo fasean, ELI Estatuko eta autonomia-erkidegoetako legediari aplikatuko zaio bakarrik. Tokian tokiko araudiaren konplexutasuna eta probintziako eta toki-korporazioen aldizkari ofizialen egoera teknologikoaren aldagarritasuna direla eta, tokiko araudiari dagokionez, identifikatzailearen ezarpena geroratzea komeni da.
Identifikatzailea ezartzeko lehenengo fase horren egutegiari dagokionez, honako hau aurreikusten da:
Zehaztapenetan ELI ezartzeko arau-esparrua zehaztu da, baita Estatuko eta autonomia-erkidegoko arauetarako URI txantiloia (1. oinarria) eta gutxieneko metadatu komunen multzo bat ere (2. oinarria).
Indarrean dagoen lege gehienak Konstituzioa onetsi eta gero eman direla eta lehenengo autonomia-estatutuak 1979an onetsi zirela kontuan hartuta, ELI 1978-12-29tik aurrera argitaratutako Estatuko eta autonomia-erkidegoetako legediari aplikatuko zaio gutxienez. Estatu mailan, gainera, lehenago argitaratutako arau guztiei aplikatuko zaie, baldin eta bertsio bateratua badute.
Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialak onartutako "Zehaztapen Teknikoarekin" bat, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauen kasuan, URI egitura honako hau izango da:
/eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{version}/{version_date}/{language}/{format}
URIren osagaiak | ||||
---|---|---|---|---|
Arloa (ELI) | Azalpena | Formatua | Balioak | Oharrak |
jurisdiction | Jurisdikzioa | Alfabetoko balioen zerrenda mugatua | Hiztegi kontrolatuaren taula |
ISO 3166 alfa 2: ISO 3166-1 Estatuarentzat. ISO 3166-2 autonomia-erkidegoentzat |
type | Arauaren maila | Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (1-4 letra) | Hiztegi kontrolatuaren taula | Tarteak luzera desberdinetako siglen bidez identifikatuko dira |
year | Xedapen-urtea | Zenbakizko balioak, UUUU formatua | 2001, 2002… | Sinatze-data (uuuu-hh-ee) |
month | Xedapen-hilabetea | Zenbakizko balioak, HH formatua | 01, 02… | |
day | Xedapen-data | Zenbakizko balioak, EE formatua | 01, 02… | |
number (natural identifier) |
Zenbakia | Zenbakizko balioak, batzuetan, alfanumerikoak | Oro har, zenbakia eta zenbaki ofiziala bat datoz | |
version | Lege-baliabidea hasierakoa, bateratua ala zuzendua den adierazten du | Alfabetoko balioen zerrenda mugatua (3 letra) | Hiztegi kontrolatuaren taula | |
version_date (point in time) |
Testu bateratuari dagokion eguneratze-data adierazten du | Zenbakizko balioak. Formatua: UUUUHHEE | Baliabide bateratuentzat bakarrik | |
language | Xedapenaren hizkuntza | Alfabetoko balioen zerrenda mugatua | Hiztegi kontrolatuaren taula | ISO 639-3 (3 letrako kodea), valentzieraz dauden testuetarako eta testu elebidunetarako egokitzapenarekin |
format | Argitalpenaren formatua | Balioen zerrenda mugatua | html, pdf, epub, xml | Formatuen balioak IANAk ezarritako tipologietara egokitu behar dira |
URI txantiloia Espainian ezartzeko, normalizatu behar dira administrazioek legedia deskribatzeko erabiltzen dituzten metadatuak, behintzat, URIren osagaiei buruzko informazioa jasotzen duten horiek.
Hori dela eta, ELI Espainian ezartzeko lehenengo fasean, 1. oinarria eta 2. oinarria biak batera lantzen dira, lege-informazioaren elkarreragingarritasuna erraz dezaketen gutxieneko metadatu komunen zerrenda bat zehazteko.
Zehaztapen Teknikoak honako gutxieneko metadatu komunak jaso ditu: